11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BATERAKO BOTO PARTIKULARRA, HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAREN

KONTSEILARI DEN JOSÉ MARÍA GORORDO BILBAO JAUNAK GIPUZKOAKO

LURRALDE HISTORIKOAREN 2006-KO KONTU OROKORRAREN FISKALIZAZIO

TXOSTENARI JARRITAKOA, BEHIN-BETIKO 2008-KO UZTAILAREN 15/17-KO

OSOKO BILKURAN ONETSI ZENA.

Nahiz bat natorren goiburuan adierazitako Fiskalizazio txostenaren osotasunarekin, ez nator

bat 2008ko uztailaren 15/17ko Osokoan hartutako erabakiarekin, ondoko arrazoi hauengatik:

1. Aspaldiaz geroztik defendatu dut Fiskalizazio txostenetan hainbat analisi barne

hartzeko komenigarritasuna, gastuaren exekuzioan arrazoizkotasunari dagozkionak (9.4.b)

art., jarduera ekonomikoaren eraginkortasun eta efizientziaren azterketari (9.3 art.) eta

publiko den ororen kudeaketan gardentasunari dagozkionak, besteak beste, txostenetan

jasoaz hornitzaileen analisia, Kontratazio mahaiaren osaera, hainbat Taldek kudeaketa

ataletan parte-hartzea, arrazionalizazio neurrien proposamenak eta antzekoak, txostenean

islatu ez direnak.

Txostena legezkotasunaren eta finantzaren fiskalizazio hutsera lerratu da, baina

kudeaketa eta gardentasuna xede dituen fiskalizazioak jarri behar lituzke abian. Bere garaian

Osokoarentzat “Politika publikoen ebaluazioa” izenburupean mamitu nuen txostenera

bilduko naiz. “Eraginkortasun, ekonomia eta efikaziaren” kontrola, 2007ko ekainaren 14ko

Osokoan onetsi zena eta Eusko Legebiltzarraren Ekonomia eta Ogasun Batzordera igorri

zena.

2. Bada, aurreko urtean defendatu nuen legez, legezkotasuna betetzeari buruzko iritziaren

atalean (I.1), “Sarrera fiskalak” atalari dagokionez, nire iritzira euskal sektore publikoaren

ekonomia-finantza jardueren atal fiskalizatzaile goren den Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak

(azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 30. art., Autonomia Erkidegoaren Erakunde Komunen

eta bere Lurralde Historikoetako Foru Organoen Harremanen Legea eta otsailaren 5eko

1/1988 Legearen 1. art., Herri-Kontuen Euskal Epaitegiarena) behar hainbateko baliabide

legezkoak dituela euskal sektore publikoaren eta sektore horretakoak diren erakundeen

kudeaketari buruzko espediente eta agiri, datu, aurrekari eta txosten guztietarako irispidea

izateko; baita, kasua balitz, eskatutako informazioa igortzeko exijitzekoa, baita horretarako

behartzeko neurriak erabiltzekoa ere.

“Sarrera Fiskalak” atalaren 4. puntuari emandako idazkerak ez ditu aintzat hartzen aurrez

adierazitako legezko aukerak, bere eskumenen aribidean egitekoak betearazteko

Epaitegiaren eskura utziak.

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!