11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako foru diputatuaren azaroaren 29ko 59/05 Foru

Aginduaren bitartez, kontratuaren gauzatzea enpresen aldi baterako elkarte bati esleitu

zitzaion, eta 2006ko urtarrilaren 5ean kontratu administratiboa sinatu zen. Horren ondoren,

enpresa esleipendunak, kontratuko baldintza orrietan ezarritakoaren arabera, esku-hartze

osoaren oinarrizko proiektu orokor bat aurkeztu zuen, hau da, kontratatutako prestazioa

gauzatzen hasi zen.

Hala ere, Fiskalitaterako eta Finantzetarako zerbitzuak Pio XII enparantzan behin

behingoz zituzten lokaletatik behin betiko Errotaburu eraikinera aldatu zirela aprobetxatuz,

Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuak komenigarri iritzi zion Jauregiaren eta

Peñaflorida kaleko eranskinaren zati handi bat husteko erabakia hartzeari, Pio XII

enparantzako aipatu lokalak erabiliz, posible izan baitzen horien alokairua luzatzea. Horrekin

lortu nahi zena zen, Foru Jauregiko eta bere eranskineko lanak epe laburragoan gauzatzea,

eta lanak burutzeko behar ziren faseen kopurua murriztea ahalbidetzen zen.

Halaber, komenigarritzat jo zen hasiera batean proiektatu ziren lanen irismena aldatzea,

izan ere, beharrezkotzat jo zen Peñaflorida eraikin erantsiaren bi patioak estaltzea, bulego

gisa erabiltzeko azalera erabilgarria gehitzeko, eta beheko solairuan sartzeko atondo

orokorraren antolamendua, zatiketak eta itxitura elementuak aldatzea.

Horren guztiaren ondorioz, Diputatuen Kontseiluak, 2006ko ekainaren 20ko bilkuran,

lanen aldatutako gauzatze proiektua onartu zuen, 294.219,3 euroko aurrekontu

gehigarriarekin, BEZa barne.

GFAk ez ditu kontratazio administratiboaren derrigorrezko espedienteak izapidetu helburu

bakarrarekin burututako lanetan, jarraian laburtuko ditugun gastu bakoitza gauzatzeko: 492

mila euroko 4 lan, guztira 463 mila euroko 5 hornidura, guztira 1.131 mila euroko 14

laguntza tekniko eta 183 mila euroko kontratu pribatu bat (Ikus E.15.4. Eranskina).

Alegazioa

Sueskolaren urbanizazioaren argiztapena

Sueskola eraikitzeko lanak amaitzen ari zirenean, antzeman zen eraikin berria kokatzen zen

lurzatiaren zabalgunean ez zegoela kanpoko argiztapenik. Zegoen bakarra gutxi gorabehera

ehun metroa zegoen suhiltzaileen etxean zegoen eta ez zen nahikoa, Sueskolaren zati handi

bat etxearen bistatik eta argitik kanpo geratzen zelako. Puntu hori ez zegoen eraikinaren

lanen proiektuan sartuta, ezta kontratuan ere.

Kontua zen plataforma osoan PVC-zko hodien kanalizazio berri bat, kobrezko eroaleak,

farolak, ainguraketak kokatu behar zirela. Lanen zuzendaritzak gomendatu zuen lan horiek

eraikinaren elektrifikazio lanak burutzean hasteko eta eraikinean lanean ari ziren enpresek

kontratua amaitu aurretik, izan ere, horrela, bertara joandako baliabide teknikoak eta giza

baliabideak erabiliko ziratekeen.

Bi arrazoi zeuden kanpoko argiteria azkar kontratatzeko:

49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!