11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

− 2006an guztira 114.158 mila eurotan esleitutako hamabi espedientetan, aurrekontuan

aurreikusitako finantzaketa ez zaio gauzatze erritmoari egokitu.

− 2006ko ekitaldian esleitutako zazpi espedientetan —bat aleko prezioen arabera eta sei

guztira 23.570 mila eurotan—, esleipena ez da dagozkion agintaritza aldizkarietan

argitaratu (3 Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 4 Estatuko Aldizkari Ofizialean eta

4 Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean).

− Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Arlokako Lurralde Planaren aurrerapena idazteko

aholkularitza kontratua 2006an esleitu zen 128 mila eurotan, eta 2007ko irailean

bukatzea aurreikusi zen. Hala ere, kontratistak behin eta berriz urratu du kontratu hori,

eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ditu hartu APKLTBko 111. artikuluan eta

hurrengoetan xedatutako legezko neurri egokiak. 2008an bi aldeek erabaki zuten

kontratua ezeztatzea, biek hala adostuta, eta erantzukizunik eta behin betiko fidantza

konfiskatzerik eskatu gabe.

− Oria Erdialdeko hodi-biltzailearen adar osagarrien proiektuko obra kontratua 2004an

esleitu zen, 7.142 mila eurotan. Kontratu horretan kontratuaren hasierako

zenbatekoaren % 4 aldatzen zuen proiektua onartu zen 2006an, azken ziurtagiriarekin

batera eta obra hartu zenetik hilabetera. APKLTBko 146.4 artikuluan obrek

behin-behinean jarraitzeko aukera aurreikusi da, jendearen interesetan kalte handirik

sor ez dadin, betiere % 20ko muga gainditzen ez badu. Hala ere, kontratu horretan,

behin-behineko gauzatzea behin betiko bateratu da aldaketa onartu aurretik.

− Azkenik, bost obratan gauzatzeko epearen luzatze esanguratsuak ikusi dira, kontratuan

ezarritako gauzatzeko epearekin alderatuz. Gauzatzearen plangintza edo kontrola behar

ez bezala egiteaz gain, kontuan izan behar da epea dela Gipuzkoako Foru Aldundiak

obrak esleitzeko erabiltzen dituen irizpideetako bat. Beraz, gero funtsean aldatzen den

esleipen irizpide bat erabiltzen da.

Publizitaterik gabe negoziatuak

Publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez izapidetutako kontratuak aztertzean, ikusi

dugu guztira 98 mila eurotan lau laguntza tekniko kontratatu direla publizitaterik gabeko

prozedura negoziatu bidez eta eskaintzarik eskatu gabe, APKLTBko 210.b) artikulua oinarri.

Gainera, ez dira egiaztatu prozedura hori erabiltzea ahalbidetzen duten inguruabarrak.

Hortaz, kasuan kasuko negoziatuak egin eta eskaintzak eskatu behar izan ziren, araudian

xedatutakoaren arabera (ikus A.15.3 eranskina).

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!