11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kontratazio espedienteak

2006an zehar guztira 150.784 mila eurotan esleitutako hamalau espedienteren administrazio

klausulen baldintza orriek eskaintza ekonomikoa baloratzeko formula finkatzen dute;

formula hau objektiboa eta publikoa izan arren, baldintzen orrian bertan aurreikusitako

prezio faktorearen neurketaren aurka doa. Horrela, bada, nahiz eta lizitazioaren baldintzetan

aurreikusten den prezio faktoreak lehiaketan %15 eta %50 arteko pisua izan behar duela,

egiatan, formulak aplikatu ondoren, garestienaren eta merkeenaren puntuen arteko aldea

ehuneko 1 eta 11 punturen artekoa da; horren ondorioz, pisua galtzen du irizpideen guztizko

balorazioan.

Alegazioa

Proposamen ekonomiko garestienaren eta merkeenaren puntuen arteko aldea, pleguetan

aurreikusitako formula aplikatu ondoren, lizitazio bakoitzerako aurkezten diren eskaintzen

arabera aldatzen den gaia da. Horregatik, irizpide horrek lizitazio bakoitzean irizpideen

guztizko balorazioari dagokionez hartzen duen pisuak ez gaitu halabeharrez puntuen arteko

horren alde txikiaren eta pleguan aurreikusitako neurketarekiko kontraesan baten ondoriora

eramaten.

2006ko ekitaldian esleitutako zazpi espedientetan, bat prezio unitarioetan eta sei guztira

23.570 mila euroko zenbatekoan, esleipena ez da dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratu.

Alegazioa

Epaitegiak ohartarazten du Batzar Nagusietarako fotokopiagailuen alokairua eta ikusentzunezko

ekipoak hornitzeko kontratuen eta Foru Aldundiko zentroen zaintza

zerbitzuaren kontratuaren esleipena ez dela Aldizkari Ofizialean argitaratu.

2006. urtean, kontratuen esleipena pertsonalki jakinarazten zen, ez soilik esleipendunari,

baita parte hartzen zuten enpresa guztiei ere, esleipenaren ebazpenaren aurka jar zitzaketen

errekurtsoei buruzko informazioa emanez. Hala ere, era irregularrean, seihilabetean edo

urtean behin iragarkietan ere argitaratzen ziren, baina beti ez ziren guztiak jasotzen. Aldiz,

2007an ia guztiak argitaratu ziren prozedura amaitzerakoan, eta horren kopia jaso zen

espediente bakoitzean. Baina horrek ez du esan nahi jada ez direla banaka jakinarazi.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduetako Lurraldearen Arloko Planaren aurrerapena

idazteko aholkularitza kontratua, 2006an 128 mila eurotan esleitu zena eta 2007ko

irailean amaitzea aurreikusten zena, behin eta berriz urratu du kontratistak, eta

GFAk ez ditu HAKLTB-ko 111. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako zegozkion

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!