11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Publizitate eta propaganda gastuak

Atal honetan txostenak ondokoa gomendatzen du: “...dagoen erregulazioa irratian eta

telebistan publizitatearen hedapena sartuz osatzea eta bitarteko agentziak kontratatzeko

lizitazioak burutzea”.

Alegazioa

2/1994 Foru Arauak helburu bikoitza du, batetik, erakundeen publizitatean euskararen

lehentasunezko erabilera sustatzea eta bestetik, berdintasun, proportziozkotasun eta

eraginkortasun printzipioak ziurtatzea. Bi helburuak Diputatu Nagusiaren Kabinetetik

sustatutako kanpaina ezberdinetan errespetatu dira.

Hala ere, aipatu Foru Arauaren irismena irrati eta telebistara zabaltzeko gomendioa,

baliteke egokia ez izatea, kontuan izanik kanpaina bakoitzaren komunikazio estrategiaren

eta horri ematen zaizkion baliabide ekonomikoen arabera, komunikabide horietakoren bat

sartzea edo ez sartzea baldintzatu daitekeela.

Bestalde, komunikazio kanpaina baten deialdi bakoitzean gertatu ohi denez, proposamen

ezberdinen komunikazio errendimendua aztertzeko jarraitzen diren irizpideek aipatu Foru

Arauak proposatutako garapena gainditzen eta hobetzen dute. Xehetasunez aztertzen dira,

besteak beste, ondoko alderdiak: estaldura –proposamenak Gipuzkoaren lurralde eta

soziologia errealitatera egokitzea-, euskarri/kateen barietatea –ikus-entzule guztiengana eta

profil guztietara iristen dela bermatzea eta komunikabideen goiburuetan barietatea sartzea-,

ikus-entzuleen balorazioa –sartze tasaren, ordutegien, mezuaren errepikapen

maiztasunaren, eragin erabilgarrien eta OTS, opportunity to be seen deritzonaren

adierazlearen balorazioa- eta jarrera estrategia orokorra eta euskarrien mixaren azterketa.

4.4. II.4. DIRULAGUNTZAK ATALARI BURUZKO ALEGAZIOAK

Araudi erregulatzailea

Atal horretan HKEE-k besteak beste, ondokoa adierazten du:

Monetika eta GPS lokalizazioa kudeatzeko proiektu baten %100 finantzatzeko, 2.079 mila

eurotan, eta garraio publikoaren linea erregularretan bilete bakarra abian jartzeko, 1.246

mila eurotan, emandako bi dirulaguntza zuzenen onuraduna den enpresari ez zaio eskatu

hiru eskaintzak aurkezteko.

Alegazioa

Epaitegiak berak atal honen lehenengo paragrafoan jasotzen du fiskalizatutako ekitaldian

burutu ez diren jarduera jakin batzuk justifikatuta daudela, 2007ko martxoaren 27an onartu

zen dirulaguntzen Foru Arauan jasota daudelako.

74

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!