11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

− Guztira 235.274 mila eurotan esleitutako hamaika espedientetan, ez da egin dagozkion

eskaintzen irekiera ekitaldia jasotzen duen aktarik.

− Sozietateko zuzendari kudeatzailea eta haren bi aholkulari 2005. urtean kontratatu ziren

goi zuzendaritzako modalitatean (1382/1985 Errege Dekretuan xedatua), eta, kontratu

iraungitzerako, lan egindako urte bakoitzeko hilabeteko kalte-ordaina jasotzeko

eskubidea aitortu zitzaion, gehienez ere 12 hilabetez. Hala ere, Gipuzkoako Foru

Aldundiko karguen uzterako xedatutako kalte-ordaina hilabetekoa da, gehi hileko

soldataren % 40ko aldi baterako prestazio bat 3 eta 12 hilabete artean (lanpostuan

izandako urte kopuruaren arabera), langabezian izanez gero.

Gipuzkoako Foru Aldundiak goi zuzendaritzako kontratuen

kalte-ordainetarako klausulak eta baldintza orokorrak mugatu beharko

lituzke, Administrazioko goi karguetarako ezarritako zenbatekoei

jarraituz.

II.10 ETORLUR, GIPUZKOAKO LURRA, SA SOZIETATE PUBLIKOA

Sozietate publiko horri lotuta, alderdi hauek dira nabarmentzekoak:

− 2006ko martxoaren 27an, Etorlur, SA sozietateak salerosketa kontratu bat sinatu zuen

enpresa pribatu batekin, 28.567 mila eurotan 18.577 metro karratuko orube bat

erosteko. Eragiketa hura ondoko hauekin finantzatuko zen: 5.267 mila euroko balioa

zuen 31.500 metro karratuko orube bat ematearekin (une hartan ez zen Etorlur, SA

sozietatearen jabetzakoa); Etorlur, SA sozietateak zenbait inbertsio (11.600 mila euro)

egitearekin; enpresak 5.850 mila eurotan eskuratutako makineria eta instalazioetako

hornikuntzak ordaintzearekin; eta enpresak Etorlur, SA sozietateak eskuratutako orubea

husteko unean 5.850 mila euro ordaintzearekin. Eragiketa horri lotuta, alderdi hauek

dira nabarmentzekoak:

• Ez dago eskuratutako orubea edo emandakoa balioztatzeko txosten teknikorik.

• Eragiketa hori onartzen duen administrazio kontseiluaren aktan 2006. eta 2012. urte

artean zabalduko den diruzaintzako plan bat aipatzen da, eta aldi horretan 5 milioi

euroko finantzaketa behar ertaina erakusten du.

• Sozietateko finantza egoeretan ez da xedatu gastuen aurreikuspenik ez uneko

ekitaldian ez eta etorkizuneko ekitaldietan ere, eragiketa horri dagokionez.

Gure ustez, sozietatea eratzeko foru dekretua aldatu beharko litzateke, eta

ondasun higiezinak erosteko balioztatze txosten teknikoak egiteko eskaera

sartu. Bestalde, kontratuaren zenbatekoa eta Administrazio Kontseiluak

berak zenbatekoari aurre egiteko finantzaketa beharra egiaztatu duela

kontuan hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundian kasuan kasuko urte

anitzeko kredituak edo zorpetze baimena kontsignatu behar izan ziren.

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!