11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Publizitaterik gabe negoziatutako prozedurak

Publizitaterik gabe negoziatutako prozeduraren bitartez izapidetutako kontratuak

berrikusterakoan eskaintzak eskatu gabe publizitaterik gabe negoziatutako kontratazioa egin

dela antzeman dugu, HAKLTB-ko 210.b) artikuluari helduz, bederatzi laguntza teknikotan,

225 mila euroko zenbatekoan; ez da kreditatu prozedura hori erabiltzea ahalbidetzen duten

gorabeherarik, beraz, eskaintzak eskatuta negoziatu behar ziren, araudian ezartzen den

bezala.

Alegazioa

Cristobal Balenciagaren argitalpena eta bizitzaren kontratuari dagokionez, espedientean

kreditatuta dago Cristobal Balenciagaren lanak zabalduko zituen argitalpen bat sortzeko

saiakerak egin zirela eta horren asmoa, gainera, Balenciaga museoaren bilduma

ezagutaraztea eta euskal jostunaren lana aztertzeko nazioarteko erreferentzia bihurtzea zen.

Espedientean publizitaterik gabe negoziatutako prozedura erabiltzea kreditatzen zuten

arrazoiak justifikatu ziren.

Helburu gisa Praileaitz kobazuloan (Deba) leherketengatik sortzen diren dardarak

aztertzea zuen kontratuan, kontratazio espedientean publizitaterik gabe negoziatutako

prozeduraren bidez esleitzea justifikatzen zen kontratua zehazten zuten ezaugarri

teknikoetan, ezinezkoa bihurtzen zutenak esleipenaren unean, Praileaitz kobazuloa dagoen

harrobiko enpresa ustiatzailearekiko loturarik ez zuen aholkularitza bat (ingeniaritza)

kontratatzea. Kontratuaren xedea “Leherketen dardaren eraginaren eta kobazuloaren

gaineko segurtasun eremuaren azterketa” bat eratzea zen, harrobiko produkzio lanetatik

eratorritako eraginen aurrean kobazuloa babestera bideratutako erabakiak hartzen eta

kobazuloaren ingurua babesteko eremu bat eta harrobiarentzako lan sistematika bat

proposatzen lagunduko zuena.

Garapen Iraunkorrerako departamentuak kudeatutako kontratuei dagokienez (GLHko

arroetatik esportatutako sedimentuen tasaren kopurua, Oria erdialdeko tarteko hodiaren

proiektuaren idazketa, Oria erdialdeko HUAren azterketa geologiko eta geoteknikoa)

adierazten da esleipenak egiten diren egintza administratiboek behar adina arrazoitzen

dutela Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Testu Bateratuko 92. artikuluak, hori

posible denean, ezartzen dituen hiru eskaintzak ez direla egokiak.

Iñurritzako plan bereziaren maketa eratzeko kontratuan, Parke Naturalen Unitateko

buruak2006ko abuztuaren 21ean igorritako txostena ikusirik eta Herri Administrazioen

Kontratuen Legearen Testu Bateratuko 210.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, baldintza

teknikoen orrian deskribatutako laguntza teknikoaren kontratazioa proposatzen da,

publizitaterik gabe negoziatutako prozeduraren bidez, kontuan izanik txostenean

adierazitako arrazoi tekniko eta artistikoengatik ez dela posible lehiaketa sustatzea.

73

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!