11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN 2006. URTEKO KONTU

OROKORREN FISKALIZAZIO TXOSTENARI BURUZKO ALEGAZIOAK

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Kontu Orokorren 2006ko ekitaldiari dagokion

fiskalizazioaren emaitzei erantzuteko asmoz, otsailaren 5eko 1/1988 Legeko 13. artikuluan

xedatutakoa betez, txosten honetan dagozkion alegazioak eta justifikazioak aurkezten dira.

1. LEGEZKOTASUNA BETETZEARI BURUZKO IRITZIAREN GAINEKO

ALEGAZIOAK

SARRERA FISKALAK

Atal honetan Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ondokoa adierazten du:

2006ko aurrekontuko ekitaldiaren itxieran, zerga zorrak geroratzeko 50 eskaera daude,

guztira 27.872 euroko zenbatekoa egiten dutenak; horiek ebatzi gabe daude eta sei

hilabetetik gorako antzinatasuna dute; horrenbestez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko

Zergabilketa Erregelamenduaren 38/06 Foru Dekretuko 44.5. artikulua urratzen da.

Alegazioa

Adierazitako 42 espedienteetatik, 38tan, horien espedienteen izapidetza 2007ko lehenengo

seihilabetekoan amaitu zen eta gainerako 4etan, urte bereko bigarren seihilabetekoan; beraz,

gaurko egunean baieztatu daiteke aipatu urraketa zuzendu dela.

2006ko ekitaldian 381 mila euroko zenbatekoa (zenbateko horretatik 303 mila euro mila

euroko zorra baino handiagoa duten 87 zergadunei dagokie) osatzen zuten zerga likidazioak

bajan eman dira preskripzioz; zor horiek borondatez ordaintzeko aldian lau urtetik gorako

antzinatasuna zuten. Zorrak jakinarazteko gauzatu beharreko Zergabilketaren

Erregelamenduko 68 eta 69. artikuluetan aurreikusitako izapideak ez betetzeak aipatu

zenbatekoan zerga sarrerak baliogabetzea ekarri du.

Alegazioa

HKEE-k adierazitako likidazioak 1991 eta 2006 artean igorritako likidazioekin bat datoz;

horietan ez zen antzeman lehenengo jakinarazpena egiten zela eta posta zerbitzuak itzuli

egin zuen hau. Likidazio horiek, beraz, ez ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera bidali berriro

jakinarazteko. Ulertzen zen prozesu informatikoa aldizkarirako hautagai guztiak jasotzen ari

zela, baina hori ez zen horrela gertatzen ari.

Barne kontrolak hobetzeko estrategiaren barruan aztertu zuten prozedura hori eta beraz,

borondatezko aldian zorraren jakinarazpenak kontrolatzeko eta jarraitzeko tresna berriak

garatzen ari dira. Horrenbestez, adierazitako egoera bezalakoak ez lirateke berriro ere

errepikatu behar, sistema berria abian jartzen den egunetik aurrera.

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!