11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Huts orokorrak aztertutako dirulaguntza mota ezberdinetan

Dirulaguntzen espedieenteak berrikusterakoan, antzeman da kasu batzuetan balio

erantsiaren gaineko zergarako dirulaguntzak eman direla, zenbateko hori fiskalki kengarria

denean dirulaguntzaren onuradunen aitorpenean. Antzemandako 6 kasuez gain, Iritzian

agertzen direnak (ikus I.4. atala), GFAk kirol taldeekin sinatutako babes kontratuetan aipatu

zergaren egoera ere berrikusi dugu eta ondoko ondorioak atera ditugu:

• Kontratuetan guztira 91 mila euroko BEZ eragin duten zortzi kirol taldek ez dute

zergaren aitorpenik egin dagokion aldian eta ez dago ondorengo aitorpenei buruzko

daturik, kirol talde nagusiena salbuetsita, izan ere, honek 2006ko aitorpen-likidazioan

jaso baitu 70 mila euroko zenbatekoarekin.

• Ezin izan dugu egiaztatu gainerako taldeen egoera, izan ere, GFAk ez du beharrezko

dokumentazioa.

Ulertzen dugu BEZa diruz laguntzeko, GFAk aurretiaz onuradunari zergaren

aitorpenetik salbuetsita dagoela kreditatzen duen beharrezko dokumentazioa

justifikatzeko eskatu behar liokeela. Bestalde, kirol taldeak aztertu beharko lirateke,

zergaren behar bezalako likidazioa egin dutela egiaztatzeko.

Alegazioa

Interes orokorreko jardueretan lankidetza hitzarmenak egiteari dagokionez Balio Erantsiari

buruzko Zergaren gainean Zerga Zuzendaritza Nagusiak 1999ko martxoaren 9an emandako

Ebazpenak ondokoa adierazten du:

1. Laguntzailearen partaidetza, irabazi asmorik gabeko entitateek beren gain hartutakoa,

Fundazioen eta interes orokorreko jardueretan parte-hartze pribatuari pizgarri fiskalak

ematearen gaineko azaroaren 24ko 30/1994 Legeko 68. artikuluan araututako lankidetza

hitzarmenen esparruan hedatzeko konpromisoarekin, ez da zerbitzuen prestazio gisa

hartzen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako.

2. Laguntzaileak irabazi asmorik gabeko entitateari eskainitako laguntza ekonomikoa,

honek aurreko 1. zenbakian aipatutako lankidetza hitzarmenen esparruan interes

orokorreko xedeak burutu ditzan, ez da Balio Erantsiaren gaineko Zergari lotutako

eragiketa baten kontraprestazioa.

Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga

pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauko 28. artikuluak, enpresen lankidetza

hitzarmenei aplikagarria zaioen zerga erregimenari aplikagarria zaionak, ondokoa xedatzen

du:

1. Foru Arau honetan aurreikusten diren ondorioetarako, enpresa batek onura orokorreko

jardueretan laguntzeko lankidetza hitzarmena egina duela onartuko da, baldin 18.

artikuluan aipatutako entitateren batek enpresa laguntzailearen parte hartzea edozein

75

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!