11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

informaziorik. Kontratazio mahaian ordezkari bat duten lehiaketa publikoak edo enkanteak

baino ez ditu kontrolatzen.

Horrela, «2006ko Kontratazioaren Oroitidazkia» mamitzerakoan, publizitaterik gabeko

prozedura bidez izapidetutzat hartzen ditu kopuruaren arabera publizitaterik gabeko

prozedurentzat finkatutako gehiengo mugen baitan sartzen diren kontratu guzti haiek,

inongo egiaztapenik egin gabe. Bestetik, ez dago kontratu luzapen eta aldaketei buruzko

informaziorik; horrenbestez, kontratu bakoitzaren egoera esleipena egiten duen

departamentuak soilik ezagutzen du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontratuen Erregistroak ez ditu

24/2001 Foru Dekretuan xedatutako alderdi guztiak jasotzen; haiek

egiteko moldea arautzen du. Gipuzkoako Foru Aldundiak

kontabilitatearekin integratutako prozedura ezarri beharko luke

kontratuen erregistroa egiteko.

Kontratazio espedienteak (ikus A.15.1 eta 2 eranskinak)

2006an 156.574 mila eurotan esleitutako 29 kontratazio espediente eta aurreko urteetan

esleitutako beste 19 espediente —2006an 74.370 mila euroko exekuzioa izan dutenak—

aztertu dira, eta alderdi hauek dira nabarmentzekoak:

− 2006an esleitutako hamalau espedienteren (guztira 150.784 mila euro) eta esleitu

gabeko baten administrazio klausulen pleguek, eskaintza ekonomikoa balio-neurtzeko

formula finkatu dute; formula hori objektiboa eta publikoa izan arren, pleguan bertan

xedatutako prezio faktorearen neurketari kontrajarria da. Horrela, nahiz eta lizitazioaren

baldintzetan aurreikusten den prezio faktoreak lehiaketan % 15 eta % 50 inguruko pisua

izan behar duen, egiazki, formulak ezarri eta gero, garestienaren eta merkeenaren

puntuen arteko aldea ehunekoetan 1 eta 11 puntu eskasekoa izan ohi da; horren

ondorioz, pisua galtzen du irizpideen guztizko balio-neurketan.

− 2006ko ekitaldian esleitutako hogei espedientetan (guztira 151.748 mila euro), eta

esleitu gabeko batean, esleipen irizpideetan sartu dituzte kontratisten kaudimenari

dagozkion alderdiak (azken ekitaldietan antzeko lanen exekuzioan kalitatea,

esperientzia, giza taldearen balioa, obrari atxikitako langileria, obrari atxikitako

makineria eta baliabide osagarriak); horiek guztiak, ordea, lizitazio unean egiaztatu

behar dira eta ezin dira esleipenean aintzat hartu, une horretan eskaintza baino ezin

baita balioztatu.

− 2006ko ekitaldian guztira 67.944 mila eurotan esleitutako sei espedientetan, kontratazio

organoak ez du lanerako plana onetsi.

− 2006an guztira 105.171 mila eurotan esleitutako bederatzi obra kontratutan eta esleitu

gabe utzitako batean, proiektuaren aldez aurreko zuinketa behin betiko onetsi aurretik

egin da.

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!