11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

I. IRITZIA

I.1 LEGEAK BETETZEARI BURUZKO IRITZIA

SARRERA FISKALAK

1. 2006ko aurrekontu ekitaldiaren itxieran, zerga zorrak atzeratzeko 42 eskaera izan dira.

Guztira 27.825 mila euro dira, ez dira ebatzi eta sei hil baino gehiagoko antzinatasuna

dute. Beraz, ez da bete Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirubilketa Erregelamenduko

38/06 Foru Dekretuko 44.2. artikulua.

2. 2006ko ekitaldian preskripzio bidez kendu 381 mila euroren duten zerga likidazioak

(zenbateko horretatik 303 mila euro mila eurotik gorako zorra duten 87 zergadunei

dagozkie), borondatezko ordaintzealdian lau urtetik gorako antzinatasuna duten zorrei

dagozkienak. Zorren berri emateko gauzatu beharreko Dirubilketa Erregelamenduko 68.

eta 69. artikuluetan jasotako izapideak ez betetzeak aipatutako zenbatekoa duten zerga

sarrerak baliogabetzea ekarri du.

3. Atzeratzeko bost txostenenetan (horien zerga zor nagusi zatikatua 9.355 mila eurokoa

izan zen) ez da eskatutako bermea eman, ez eta legezko egin ere (38/06 Foru Dekretuko

40.7. artikulua) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ditu baliogabetu emandako

zatikapenak.

4. Gipuzkoako Foru Aldundiko Finantzen Zuzendaritzako Artekaritza eta Auditoria

Zerbitzuak, 2005eko abuztuan, hainbat akats azaleratu zituen Irungo Dirubilketa

Bulegoak izapidetutako zerga sarreren baliogabetze espedienteetan. Gipuzkoako Foru

Aldundiak Ministerio Fiskalari igorri zizkion espediente horiek 2006ko irailean.

Ministerio Fiskalak, 2007ko maiatzean, ustez erantzukizun penalak ekar litzaketen

seinaleen aurrean, zegokion salaketa jarri zuen Irungo Instrukzioko Epaitegian. Baina

txosten hau jaulki dugun datan amaitu gabe dago organo horrek egin beharreko

prozeduraren instrukzioa. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ez du Artekaritza eta

Auditoria Zerbitzuaren txostena jaulki zenetik espedientea Fiskaltzari igorri bitartean

Gipuzkoako Foru Aldundiak gauzatu dituen jarduerei buruzko dokumentazioa eskuratu,

izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi baitio dokumentazio hori aipatutako

espedientearen atala dela, eta espediente horren eginbideak isilpekoak dira.

Horrenbestez, Irungo Instrukzio Epaitegian salatu diren zerga sarreren baliogabetzeen

gaineko mugaketa dago.

ADMINISTRAZIO KONTRATAZIOA

5. 2006ko ekitaldian, Diputatuen Kontseiluak kirol klub batekin 4.000 euroko babesle

kontratua sinatu zuen (500 mila euro 2006ko ekitaldirako eta 3.500 mila euro 2007 eta

2010 arteko ekitaldietarako). Gainera, hemeretzi babesle kontratu onartu zituen

hemeretzi kirol klubekin, guztira 1.000 mila eurotan (700 mila euro 2006ko ekitaldirako

eta 300 mila euro 2007ko ekitaldirako). Sinatutako babesle kontratuen xedea orokorra

da eta ez dira zehaztu kontratuak betetzeko kirol klubek zein ekintza gauzatu behar

duten. Horrek kontratuak desnaturalizatzea dakar eta bete diren ala ez egiaztatzea

8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!