11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jabe pribatuekin burututako negoziaketak 2005eko azaroan hasi ziren eta gehienekin

akordio bat lortu zen 06/2/16an, 06/1/27ko balorazio txostenak ezarritako balorazio urkila

baten barruan kokatutako prezio batean.

Era berean, Udalarekin sinatu beharreko hirigintza hitzarmenean azken honek ETORLURi

esparru horretan zuen bere jabetzako lurzorua saltzeko konpromisoa hartu zuen, jabe

pribatuekin adostutako prezio berean.

Jabe pribatuekin egindako kontratuen sinadura 06/3/17an hasi zen, beraz, Administrazio

Kontseiluak eragiketa onartu zuen egunean (06/3/20an), hain zuzen, ETORLUR-ek ez zuen

oraindik esparru horretako lurzoruaren gehiengo jabetza, nahiz eta “Orbegozo” esparruko

lurzoruaren %80a osatzen zuten jabeekin (pribatuekin eta Udalarekin) akordioak lortu

zituen.

Kontseiluak 06/3/20an jarduera onartu ondoren, lurren erosketa burutu zen eta lurzati

pribatuen erosketa 2007ko ekainean amaitu zen.

Aurreko guztia adierazi ondoren, aipatu behar da ez dagoela kasu horietarako kanpoko

tasazio bat eskatzea beharrezko egiten duen eta ETORLUR-i aplikagarria zaion araudirik.

2.- Eragiketa honi dagokionez etorkizuneko ekitaldietan burutzen diren gastuen

aurreikuspenak finantza-egoeretan sartzea.

HKEE-ren txostenak ondokoa adierazten du: “Sozietatearen finantza-egoerek ez dute

gastuen aurreikuspenik begiesten ez ekitaldi arruntean ezta etorkizuneko ekitaldietan

eragiketa honi dagokionez”.

Kontu horri dagokionez, gomendio gisa ondokoa jasotzen du: “... kontratuaren zenbatekoa

kontuan izanik eta Administrazio Kontseiluak berak horri ekiteko finantzaketa beharra

dagoela agertzen duelarik, GFAn zegozkion urte anitzeko kredituak edo zorpetzeko baimena

jaso behar ziren”.

Ulertu behar da HKEE 2006ko ekitaldiko aurreikuspenezko finantza-egoerei buruz ari

dela, Sozietatearen aurrekontua osatzen dutenak eta urte horretako Lurralde Historikoaren

Aurrekontu Orokorrean sartzen direnak.

Hain zuen ere, 2006ko ekitaldirako ETORLUR-en aurreikuspenezko finantza-egoerek eta

aurrekontuak ez zuten izenez proiektu horretarako aurreikuspenik barne hartzen, izan ere,

aurrekontua eratu zen garaian (2005eko urria) ez zen ziurra jarduera onartuko zenik, ezta

zein izango ziren horren garrantzi ekonomikoa eta gauzatzeko epeak ere.

ETORLUR-en 2006ko ekitaldiko urteko kontuek, urte horretako abenduaren 31n itxi

zirenek, jasotzen dituzte ekitaldian zehar jarduera horri zegokionez burututako gastuak

(soil-soilik Orbegozoko lurzorua erosteari zegozkionak), halaber, ekitaldiko kudeaketa

txostenean deskribatzen dena.

88

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!