11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

13. Gipuzkoako Foru Aldundiak, udal ondasunetan, guztira 1.656 mila euro diren lau obra

egitea onartu du; hortaz, zuzeneko diru laguntza eman da eta ez da justifikatu publizitate

eta lehia printzipioak aplikatzeko ezintasuna.

14. 2006ko abenduaren 22an Gipuzkoako Lurralde Historikoan teletaxi zerbitzua jartzeko

laguntzetarako deia ebatzi zen aurkeztu zen enpresa bakarraren alde (150 mila euro).

Handik lau egunetara, Diputatuen Kontseiluak beste 150 mila euroren zuzeneko diru

laguntza eman zion xede bererako; hortaz, gauzatutako deialdi publikoa urratu da.

15. Bestelako gizarte zerbitzuetako zentroetan egiteko inbertsioetarako 46 onuradunei

emandako 9.078 mila euroren diru laguntzetan (5/2006 Foru Dekretua) baldintza guztiak

betetzen zituzten 25 eskaerari ezezkoa eman zaie, eta ez da arrazoirik eman proiektu

batzuk aukeratu izanaren eta besteei uko egin izanaren inguruan. Halaber, 21 proiekturi

lanbidean hasteko emandako laguntzetan (guztira 2.187 mila euro) ez da justifikatu

aurkeztutako lau proiekturi ezezkoa eman izana.

ONDAREA (ikus A.6 eranskina)

16. Gipuzkoako Foru Aldundiak ondoko higiezinak eskuratu ditu, Gipuzkoako Lurralde

Historikoko Ondareari buruzko 8/1996 Foru Arauko 38. artikuluan xedatutako lehiaketa

publikoko prozedura alde batera utzita eta prozedura negoziatura jotzea ahalbidetuko

luketen inguruabarrak egiaztatu gabe:

• Bi etxebizitza atxiki Beasainen eta Zizurkilen, adingabeak hartzeko; guztira

1.159 mila eurotan eskuratu dira (739 mila euro 2006ko aurrekontuan zordunduz eta

420 mila euro konpromiso kreditutan), eta zazpi eskaintza eskatu dira sei

udalerritan. Aurreko ez betetzeaz gain, konpromiso kredituak zordunduz

eskuratzeak urteko aurrekontuei buruzko 12/2005 Foru Arauko 8. artikuluan

xedatutakoa urratzen du. Izan ere, etxebizitza bakoitza erosteko zenbatekoak ez du

1.000 mila euroko zenbatekoa gainditzen eta, hortaz, ordainketa salerosketako

eskritura publikoa ematen den unean egin beharko litzateke.

• Adingabeak hartzeko bi etxebizitza Zaldibian eta Idiazabalen (352 mila euro);

horietarako ez da eskaintzarik eskatu.

• Azkoitiko Insausti eremuko orube baten % 50 (3.157 mila euro). Erosketa horretan,

tasazio txostena Etorlur Gipuzkoako Lurra, SA foru sozietateak prezioa jarri ondoren

egin da, eta enpresa saltzailearen enpresa talde berekoa den enpresa batek egin du.

Epaitegi honen iritziz, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentzuz bete du 2006ko

ekitaldian bere ekonomia eta finantza jarduera arautzen duen legezko araudia,

salbu 4. paragrafoan azaldutako irismenaren mugaketa eta aipatutako gainerako

ez betetzeak.

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!