11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

− Diputatuen Kontseiluak ez du onartu inbentario orokorra Ondareari buruzko

8/1996 Foru Arauko 29. artikuluan xedatutakoaren arabera.

II.7 ULIAZPI ERAKUNDE AUTONOMOA

Erakunde autonomo horri lotuta, alderdi hauek dira nabarmentzekoak:

− Ekitaldian askotariko berrikuntza lanak egin dira hornitzaile batekin, guztira 104 mila

eurotan, eta hainbat elikagai hornikuntza gauzatu dira hamahiru hornitzailerekin, guztira

275 mila eurotan. Horien erosketa kontratazio espediente bidez eta aleko prezioan edo

sortaka egin ahal izan da, prozedura irekian.

− 131 mila euroko gastuak kontratatu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko hornitzaileekin, eta

ez da izan kontratazio zentralizatuko sistemetarako atxikipenik Uliazpi erakunde

autonomoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, APKLTBko hamargarren

xedapen gehigarriarekin bat.

II.8 IZFE, SA SOZIETATE PUBLIKOA

Sozietate publiko horri lotuta, alderdi hauek dira nabarmentzekoak:

− Sozietateko zuzendari kudeatzailea 1996. urtean kontratatu zen goi zuzendaritzako

modalitatean (1382/1985 Errege Dekretuan xedatua), eta, kontratu iraungitzerako, lan

egindako urte bakoitzeko hilabeteko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea aitortu zitzaion,

gehienez ere 12 hilabetez. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko karguen uzterako

xedatutako kalte-ordaina hilabetekoa da, gehi hileko soldataren % 40ko aldi baterako

prestazio bat 3 eta 12 hilabete artean (lanpostuan izandako urte kopuruaren arabera),

langabezian izanez gero.

Gipuzkoako Foru Aldundiak goi zuzendaritzako kontratuen

kalte-ordainetarako klausulak eta baldintza orokorrak mugatu beharko

lituzke, Administrazioko goi karguetarako ezarritako zenbatekoei

jarraituz.

II.9 BIDEGI, SA SOZIETATE PUBLIKOA

Sozietate publiko horri lotuta, alderdi hauek dira nabarmentzekoak:

− Guztira 239.881 mila eurotan esleitutako hamabost espedientetan, kontratisten

kaudimenari edo esperientziari dagozkien alderdiak erabili dira esleipen irizpide gisa,

baina lizitazioan baino ezin dira balioztatu. Espediente horietan, administrazio klausulen

pleguek eskaintza ekonomikoa balioztatzeko formula bat ezarri dute. Baina, objektiboa

eta publikoa den arren, pleguan bertan xedatutako prezio faktorearen haztapenarekin

kontraesanean dago.

− Guztira 26.973 mila eurotan esleitutako zazpi espedientetan, esperientzia eskatu da

parte hartzeko baldintza gisa, eta esleipen irizpide gisa balioztatu da, aldi berean.

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!