11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ONDAREA

Txosten horren atal honetan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak adierazten du Gipuzkoako

Foru Aldundiak higiezin batzuk eskuratu dituela, Gipuzkoako Lurralde Historikoko

Ondarearen 8/1996 Foru Arauko 38. artikuluan aurreikusitako lehiaketa publikoaren

prozedura bete gabe eta negoziatutako prozedurara jotzea ahalbidetzen zuten gorabeherak

kreditatu gabe.

Aipatu eskurapenetatik, salerosketa bidez egindakoak, lau adingabeentzako egoitzaharrerara

bideratutako etxebizitzak dira, Beasain, Zizurkil, Zaldibia eta Idiazabal

udalerrietan.

Erosketa horien arrazoia da azken urteotan bakarrik dauden atzerriko adingabeen, hau da,

atzerritarrak diren eta beren inguruan pertsona heldurik ez duten adingabeen etorrera arazo

larria bihurtu dela, izan ere, haurrak babesteko sistemak duen erantzuteko gaitasunak

gainezka egin du etengabe. Zehazki, 2008ko otsailaren 1ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak

fase ezberdinetan mota horretako 164 adingabe hartu zituen. Ia duela 3 urte, zifra hori

hirutan zatitu behar zen, eta hamar urte atzera egiten badugu, ia ez ziren existitzen.

Horrenbestez, haurren babesgabetasunaren modu berri bat da, era bizi eta etengabean

hazten doana eta Lurraldean dagoen egoitza-harreraren sarearen gaitasuna gainditzen

duena.

Gazte horiek, gehienak magrebtar jatorriko gizonezko nerabeak, ezaugarri espezifikoak

(kulturalak, arautze administratiboaren gainekoak, beren babesgabetasunaren

adierazpenaren gainekoak) dituzte, arreta behar dutenak, era egokian laneratu eta

gizarteratu daitezen eta Gipuzkoako gizartean erabat sar daitezen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsona horiek hartzeko lanak burutzeko dituen higiezinak

ez direnez nahikoa, 2006. urtean sarea zabaltzeko fase bat hasi zen, baliabideak

dibertsifikatuz eta beharrezko elementu gisa adingabe horien ezaugarri sozio-kultural eta

pertsonaletara egokitutako ibilbide bat ezarriz.

Zehazki, Gizarte Politikarako Departamentuak gizarte eta heziketa esku-hartze egoki bat

bermatzeaz gain adingabeen beharrei erantzun diezaieketen higiezinak behar ditu.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondareari buruzko uztailaren 9ko 8/1996 Foru

Arauak, 38. artikuluan ondasun higiezinen eskurapena arautzen du; ondokoa ezartzen du:

“1.– Gipuzkoako Foru Aldundiak, foru erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko foru

ente publikoek beren helburuetarako behar dituzten ondasun higiezinak diru truke

eskuratzea, Diputatuen Kontseiluan erabakiko da Ogasun eta Finantza Departamentuko

foru diputatuak proposatu eta gero.

2.– Eskurapena lehiaketa ireki bidez egingo da. Dena den, Diputatuen Kontseiluak

lehiaketa baztertu dezake eta prozedura negoziatua erabili hurrengo egoera hauetakoren

bat, espedientean arrazoitu eta kreditatu beharko dena, gertatzen bada:

a) Eskurapena premia handikoa dela agerian egotea.

b) Eskuratu nahi den ondasunak edo erantzun beharreko premiak berezitasun bat

edukitzea.

59

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!