11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4.5. II.5. LANGILEAK ATALARI BURUZKO ALEGAZIOAK

Auzitegiak, aurreko urteetan bezala, Foru Aldundi honen langileen politikaren ondoko

alderdiei buruzko gogoetak egiten ditu:

a) Erretiro sariak ez daude Euskal Funtzio Publikoaren Legeak aurreikusten duen

arrazionalizazio programa batean babestuta.

Foru Aldundiak onartu duen Aparteko Plan bakarra, bere neurrien artean erretiro

aurreratuen politika bat zuena, 1998an hasi zen eta 1999an amaitu zen. Plan Estrategiko

honek neurri jakin batzuk zituen. Horietako batek funtzionario talde jakin batzuen erretiroa

lortu nahi zuen eta horiei gehitzen zitzaien eragindako Departamentuak horien estaldura ez

proposatzeko konpromisoa hartzen zuela, baldintza ekonomiko berezi batzuetan. Neurri

hori, esan den bezala, 1999ko abenduaren 31n amaitu zen eta ez da berrargitaratu.

60 urte betetzen dituzten egunetik aurrera derrigorrezko erretiroaren adinera arte

borondatez erretiratzen diren funtzionarioei urtero ordaintzen zaizkien erretiro sariak

EUFALEBA-n eta Langileen Erregelamendua urtero onartzen duen Kontseiluaren

erabakietan aurreikusita daude. Hau da, izaera ezberdina dute: langileen eskubide bat da,

Administrazioaren eta sindikatuen ordezkarien artean adostutakoa. Lan eskubide bat da,

haurtzaindegientzako laguntzak edo senideen heriotzarengatik lizentzia egunak bezala.

Funtzionarioak bere borondatearen arabera gozatzen ditu edo ez, eta horretan Foru

Aldundiak ezin du aurkako ezer esan, Langileen Erregelamenduaren ezaugarriak ematen

badira.

b) Era berean, Epaitegiak ulertzen du urtero apirilean kontratatzen diren Errenta kanpainan

laguntzeko erdi mailako teknikariak ez direla programen arabera bitarteko funtzionarioak

izan behar; egiturazko beharrengatik kontratatzen badira LPZn sartu behar dira.

Beste txosten batzuetan esan den bezala horien beharra alda daiteke, kontuan izanik gaur

egun aurre-likidazio gehiago igortzeko eta urtero geroz eta aurretiko zita gutxiago emateko

joera dagoela, eta Gipuzkoako zergadunen eskura jarritako bide telematikoen bidez egindako

aitorpenak etengabe gehitzen ari direla.

Azken urteotan kanpaina laburtu egin zen eta litekeena da joerak etorkizunean gora

egitea.

2008ko otsailaren 19an LPZ aldatzea onartu zen, kanpainako erdi mailako teknikarien 20

postu sortuz. Postu horiekin iruzurraren aurkako teknikarien kontratazioa ebatzi da eta

errenta kanpainarako programen araberako bitarteko funtzionarioen kontratazioa 20

gutxiagokoa da.

c) Azkenik, Epaitegiak ulertzen du suhiltzaileek kobratzen dituzten jaiegun eta gaueko

plusena kontzeptu aldakorra dela eta horiek benetan betez gero kobratu behar lituzketela.

Egia da plus horiek izaera aldakorra dutela eta beraz, horiek nominan jasotzea ala ez

jasotzea benetan burututako egutegiaren araberakoa izan beharko litzatekeela. Baina

guardia aldaketen eta beraz, txanda aldaketen aukerarengatik, aholkatzen da jai egunetan

eta gauez burutu behar diren orduak kalkulatuta dituzten urteko egutegi sistema egonkor

82

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!