11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gorabeherak egon zirela, esaterako, horien kontratazio independentearen desegokitasuna.

Azken espediente horretan, gainera, beharrezkoa izan zen Lurralde Historikoko Aholku

Batzorde Juridikoaren esku-hartzea, bai 1. zenbakiko aldaketaren onarpenean baita 2

zenbakiko aldaketarenean ere, eta bi kasuetan, aldeko erabakiak eman ziren 4 .

• Getarian GI-3391 errepidean lerradura egonkortzea, 204 mila eurotan esleitua eta %83an

aldatua.

Alegazioa

Aipatu obren kontratua mahastiak jartzeko burututako lurren mugimendu handi baten

ondorioz egin zen, errepidearen galtzada osoari 50,00 ml-eko luzerako tarte batean eraginez

eta bai galtzadan baita mendian eta errepidearen mailan kokatutako hegaletan metro bateko

altuerako koska eraginez.

Proiektuak, lursailaren ezaugarriak ikusita, lerradura egonkortzea jasotzen zuen, harrilubetazko

bi kontrahorma eraikiz. Goiko finkako jabeak –burutu zuen lurren mugimenduak

ibarbideak zeukan oreka hautsi zuela ulertzen zenez, goi ibarraren lerradura eraginez- goiko

kontrahormaren eraikuntza bere gain hartu zuela kontuan izanik, hori gauzatzea ez zen

aipatu lizitazioaren xede izan.

Era berean, proiektuan ulertu zen harri-lubeta edo kontrahorma horrek behar adinako

segurtasun faktorea ematen zuela, printzipioz, mota horretako desegonkortasunerako. Hala

ere, kontuan izanik lerradura epe laburrean berraktibatu zitekeen tamaina handiagoko beste

lerradura baten goialdean kokatuta zegoela, harri-lubeta hori kenduz eta hori erortzea

eraginez, proiektuak harri-lubetazko azpiko kontrahorma bat gauzatzea jaso zuen, aipatu

gorabeherak gerta zitezen eragotziko lukeena.

Gaur egungo egoeraren larritasuna ikusita eta goiko finkako jabeak goiko kontrahorma

gauzatzeko lanei, aurretik egin behar zirenei, hasiera ematen ez ziela ikusita, ulertu zen

Administrazioak, interes publikoarengatik eta funtsean obraren zuzendaritza fakultatiboak

emandako txostenean adierazitako izaera teknikoko arrazoiketan oinarrituz, lehenengo

faseko obrak (goiko kontrahorma) burutu behar zituela, administrazioaren lanen lizitazioan

sartzen ez zirenak.

Hegalaren egoerak, egoeraren arriskuek eta larritasunak une horretan, izapidetza

arruntaren nahiz premiazkoaren bidez, zegokion kontratazio espedientea hasteko ezintasuna

4 Aipatutako irizpenak, besteak beste, honako baiespen hau jasotzen du: “proiektu eta kontratuen aldakuntza

ohiko bihurtzeak aribide makurrak estali litzake, APKLTBren 11.1 artikuluak aldarrikatzen dituen publizitate

eta lehia printzipioak zapuztuko lituzkeenak. Honela, bada, kasu honetan hasierako proiektuaren gainean

aldatutako bi proiektu jarraian onesteak, kontratuaren esleipen prezioa 10.199,493,80 eurokoa izatetik

16.222.725,28 eurokoa izatera aldatuko duena, ez da, inondik ere kontratazio publikoaren esparruan

Administrazioaren jokamoldean buru egin behar duten publizitate eta lehia printzipioak babesteko egokiena.

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!