11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

alorazioa eskatu zuela, behin erabaki zenean azkenean Foru Aldundia izango zela

higiezinaren %50eko partaidetza eskuratuko zuena.

Finkaren tasazio balioa, 2006ko azaroaren 10ean emandako txostenaren arabera,

5.479.000 euroko zenbatekoa zen, hasiera batean adostutako salerosketa prezioa baino

altuagoa.

Bestalde, tasazio txosten hori Espainiako Bankuaren Entitateen Erregistroan

inskribatutako tasazio sozietate batek eman zuen eta ez da zalantzarik izan behar aipatu

txostena, bere erantzukizunaren mendean, eman zuten tasatzaileen gaitasun teknikoari eta

profesionaltasunari buruz.

Azkenik, adierazi behar da aipatu finka hirugarren enpresa bati alokatuta zegoela,

1995eko martxoaren 17an 25 urteko aldirako sinatutako alokairu kontratu baten bidez.

Enpresa horrek kokapen berri bat bilatzeko interesa adierazi zuen, Intsausti sektorean

garatzen zuen jarduerak zuen irauteko asmoarentzako egokiagoa zena.

Horri dagokionez, adierazi behar da salerosketaren kontratu pribatuaren laugarren

klausulan jaso zela, sozietate errentariak, salerosketaren eskritura publikoa gauzatzen zen

egunerako, bere jarduera lekuz aldatzeko merkataritza lokal bat eskuratu ez balu, eroslea

errentatzaile gisa subrogatuko zela aipatu alokairu kontratuan.

Dena den, bi alderdi erosleek aipatu kontratuan adostu zuten alokairu kontratutik

eratorritako errentak osorik, subrogazioaren kasuan, “Azkoitia Lantzen, S.A.” udal sozietate

publikoak jasoko zituela eta hau bera izango zela bere garaian, kasua balitz, errentariari

alokatutako lokala behar baino lehenago utzi beharragatik legozkiokeen kalteordainak

ordaindu beharko lizkiokeen bakarra.

Horrela, Etorlur Gipuzkoako Lurra, S.A. sozietate publikoa, aipatu alokairu kontratutik

erator litekeen edozein kalteordain edo erreklamaziotik salbuetsita geratzen zen.

Horrenbestez, eta “Azkoitia Lantzen, S.A.”-k eskuratzaile berriarekin, hau da, Gipuzkoako

Foru Aldundiarekin konpromiso hori mantendu zezan, beharrezkotzat jo zen estipulazio hori

Foru Aldundi honek aipatu finkaren %50aren partaidetza zatiezina lortzea ekarri zuen

salerosketa eskritura publikoan jasotzea.

2. FORU ALDUNDIAREN KONTUARI BURUZKO IRITZIAREN GAINEKO

ALEGAZIOAK

Epaitegiaren txostenak ondokoa jasotzen du:

GFAk ez ditu aurrekontuan erregistratzen ez zerga zordunak, ezta hartzekodunak ere. Era

berean, diruzaintzaren gaindikinean ere ez da islatzen kaudimen-gabezietarako hornidura,

ezta erakunde-konpromisoetarako hornidura ere. Partida horien ondorioak dakar aurrekontu

kontabilitatetik sortzen den diruzaintza gaindikina 9.585 mila euro gehitu behar dela (Ikus

A.7 Eranskina).

62

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!