11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BATERAKO BOTO PARTIKULARRA, HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAREN

KONTSEILARI DIREN GOTZON OLARTE LASA, EUSEBIO MELERO

BEASKOETXEA ETA JOSÉ MARÍA GORORDO BILBAO JAUNAK GIPUZKOAKO

LURRALDE HISTORIKOAREN 2006-KO KONTU OROKORRAREN FISKALIZAZIO

TXOSTENARI JARRITAKOA, BEHIN-BETIKO 2008-KO UZTAILAREN 15/17-KO

OSOKO BILKURAN ONETSI ZENA.

Nahiz bat gatozen goiburuan adierazitako Fiskalizazio txostenaren osotasunarekin, ez gatoz

bat 2008ko uztailaren 15/17ko Osokoan hartutako erabakiarekin, ondoko arrazoi hauengatik:

1. “Legezkotasuna betetzeari buruzko iritzia” I.1 atala betetzeari dagokionez, 10. atalean

10 diru laguntza izendun aipatzen dira eta Diru laguntzak II.4 atalean (ikus A.16 eranskina),

bi diru laguntza izendunen balizko ez-betetzeei egiten zaie aipamen.

Izaera orokorrarekin eta aurreko txostenetan defendatu den legez, esan behar da Batzar

Nagusiak direla diru laguntzen araubidea eta orokorrean, finantza eta aurrekontuzko

harremanak arautzeko eskumena dutenak, bai Konstituzioaren Xedapen gehigarri

lehenengoan oinarriturik, baita -zehaztasun handiagoz- Diru laguntzei buruzko azaroaren

17ko 38/2003 Lege Orokorraren hogeita bigarren Xedapen osagarria oinarri hartuta ere, eta

aipu bidez, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen Xedapen

gehigarri bigarrena. Honez gainera, 10 diru laguntza izendunak abenduaren 26ko 12/2005

Foru Arauaren 18.7 artikuluak onetsi zituzten, zeinaren indarrez 2006rako Gipuzkoako

Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrak onartu baitziren.

Berebat, adierazi behar da, diru laguntza izendunei dagokienez, Batzar Nagusiek dutela

horiek onetsi edo atzera botatzeko eskumena dutenak. Zentzugabea da Kontuen Epaitegiak

guztiz legezko eta balioko den zerbaiten balizko ez-legezkotasun edo hutsari buruzko iritzia

ematea eta honenbestez, ez lirateke jaso behar ez ez-legezko modura, ez huts modura eta

ondorioz, ezabatu egin beharko litzateke I.1 atalean 10 diru laguntza izendunei egiten zaien

aipamena eta Euskadi Fundazioaren balizko hutsei, baita Udalbide Elkarlan Elkartekoei ere,

“Aztertutako diru laguntzen berariazko akatsak” II.4 atalean jasoak daudenak.

Ordea, are gehiago, Foru Aldundiak Euskadi Fundazioari dagokionez alegazioa aurkeztu

du esanez ez dela diru laguntza, babesletza kontratua baizik, behartze eduki zehatz bati

lotua, babesletza jaso duenaren irudia lagatzea hain zuzen ere, zeinak Foru Aldundiak

ordaindu beharreko kontraprestazio ekonomikoa izatera behartzen duen; eta honenbestez,

Fundazioak Foru Aldundiarekiko dituen obligazioak bete ditu, hitzarmenean jasoak

daudenak. Epaitegiaren aurreko ekitaldiko txostena aintzat hartuta, gehitzen du, ordura arte

indarrean zegoen hitzarmena babesletza publizitarioko kontratu bidez ordezkatzea onetsi

zela, aurreko konpromisoak bilduko zituena.

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!