11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2006ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorren Foru Arauaren 16.4 artikuluan xedatuta dago

Lurralde Historikoaren interesak hala eskatuko balu, salbuespenez eta Diputatuen

Kontseiluaren Erabakiz, bestelako aurrekontu kredituak erantsi ahalko liratekeela, inolako

mugarik gabe. 2006ko ekitaldian ez da erabili horrelako lege aurreikuspenik.

Gure ustez, aurrekontuen urteko arauak ez luke nabarmen aldatu beharko

oinarrizko aurrekontu araua, eta mugarik gabe baimenak emango lizkioke

Diputatuen Kontseiluari, kredituak erants ditzan.

Kreditu gaitzeak eta transferentziak

− Diruzaintzako geldikinen interesengatiko sarreren azken ekitaldietako hasierako

aurrekontua 10 mila euro izan da, gutxi gorabehera. Hala ere, azken gastuen zenbatekoa

askoz handiagoa izan ohi da. Hain zuzen ere, 2006ko sarrerak 7.000 mila euro baino

gehiago izan dira. Sarreren aurrekontua modu egokian egiteak aurrekontuko aldaketak

gauzatzea saihestuko luke, eta aldaketa horiek onartzen dituzten organoak ez dira

aurrekontua onartzen duten organo berak.

− Finantza gastuei neurriz gaineko aurrekontua egin zaie azken ekitaldietan, eta horrek

ahalbidetu du kreditu transferentziak egitea. 2006an, 5.497 mila eurorenak izan dira

kreditu transferentzia horiek.

Diruzaintzako geldikina eta erabili gabeko zorpetzea

− Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontuz kontabilizatu ditu azken ekitaldi hauetan

zorpetzea baimenduarengatiko eta erabili gabekoarengatiko sarrerak, alegia,

225.450 mila euro (20.500 mila euro erregistratu dira 2006ko ekitaldian). Kasuan kasuko

ekitaldietako aurrekontu emaitzak gehitu dituzte eta, beraz, gaur egun, Diruzaintzako

geldikinaren zati dira. Sarrera kontabilizatu den aldi berean kobratzea erregistratu da;

hortaz, aurrekontuari dagokionez, ez da saldorik geratu kobratzeke. Ondare

kontabilitatean ordena kontuetan baino ez dira erregistratu. Horren ondorioz,

aurrekontuko emaitzen batura gisa kalkulatu den diruzaintzako geldikinean erabili

gabeko zorpetzea sartu da, eta diruzaintzako saldoa gehi zordunak ken hartzekodunak

bezala kalkulatutako diruzaintzako geldikinarekin erkatuz aldea erakusten du.

Erabili gabeko zorpetzea ezin da aurrekontuko sarrera gisa onartu, eta

ezin du diruzaintzako geldikinaren zati izan 2006ko ekitaldiaren itxieran.

Hala ere, 2006ko ekitaldiari dagokion likidazioa onartzean, Gipuzkoako

Foru Aldundiak, diruzaintzako geldikinaren berri ematean, «Erabili

gabeko kreditu eragiketekin Diruzaintzako Geldikin Bateratu» deituriko

kontzeptua sartu du. Horrek 2006ko abenduaren 31n erabilgarri zegoen

diruzaintzako geldikina (113.671 mila euro) barne hartzen du, bai eta

erabili gabeko kreditu lerroetan formalizatutako aurrekontu finantzaketa

ere (225.450 mila euro).

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!