11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

legezko neurriak hartu. 2008an bi alderdiek erabaki dute kontratua adostasunez ebaztea,

erantzukizunak eskatu gabe eta behin betiko fiantza konfiskatu gabe.

Alegazioa

Kasu honetan gertatutakoa ez da kontratistaren aldetik egon den urraketa errudun bat,

erantzukizunak eskatzea eta bermea konfiskatzea zehazten duena, baizik eta kontratuaren

xedea behar bezala betetzeko bat-bateko ezintasuna. Kontua izan zen kontratuaren

lehenengo epe partziala, kontratuaren baldintza teknikoen orrian ezarritakoaren arabera,

kontratuaren epea zenbatzen hasten zenetik –2006ko irailaren 6a- hiru hilabetera amaitzen

zela, hau da, 2006ko abenduaren 6an, “Informazioa eta diagnostikoa” dokumentua

aurkeztean. Orduan alderdiek erabaki zuten lehenengo epe partzial hori luzatzea, izan ere,

nahiz eta kontratistak dokumentuaren lehenengo hurbilketa aurkeztu zuen, horren entregak

kontratuaren lehenengo epe partzialaren amaiera ekarri behar zuelarik, hori ez zen egokia

izan kontratuaren zuzendaritza teknikoaren arduradunak ziren Kirol Zerbitzuko teknikarien

ustez, eta hauek dokumentua ukatu zuten.

Hau da, une horretan, Foru Aldundiak ulertu zuen lana ez zegoela jasotzeko moduan eta

kontratistari akatsak konpontzeko eta aldeko txosten teknikoa jaso zezakeen dokumentu

berri bat aurkezteko zegozkion jarraibideak eman zizkion –nahiz eta ez zuen idatziz egin-;

kontratistari, horretarako, hiru hilabeteko epea eman zitzaion. Horrenbestez, kontratuen

luzapenak berariazkoak izan behar diren arren, Administrazioak egoki iritzi zion lehenengo

epe partziala luzatzeari, berandutzarengatik zigorrik ezarri gabe.

Hiru hilabete horiek igarota, aurkeztutako dokumentu berriak ere ezin izan zuen

kontratuaren lehenengo fasea behar bezala amaitutzat jo ahal izateko beharrezkoa zen

aldeko txosten teknikoa jaso. Une horretatik aurrera, Kiroletako Zuzendaritza Nagusiak lan

metodologian aldaketa bat ezarri zuen, eta kontratuaren xedea burutzeaz arduratzen zen

enpresaren taldearekin aldizka bilerak edukitzeko erabakia hartu zuen; horrekin, era

inplizituan, erabaki zuen kontratua ez ebaztea, egin zezakeen bezala, eta kontratua zigorrik

gabe gauzatzen jarraitzea. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, ulertu zuen aholkularitza

enpresa, bere baliabide materialak eta giza baliabideak erabili arren, ez zela gai kontratuaren

xede zen Gipuzkoako Kirol Ekipamenduetako Lurraldearen Arloko Planaren aurrerapena

behar bezala idazteko. Horregatik, berarekin adostu zen bere prestazioa “Informazioa eta

diagnostikoa” dokumentua hobetzera murriztuko zela eta kontratua amaitutzat joko zela.

Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Testu Bateratuko 112.4. artikuluan

adierazitakoaren arabera, adostasuna soilik posible izango da kontratistari egozgarria zaion

beste arrazoiren bat ematen ez bada. Eta hemen, arrazoitu denaren arabera, ez zen ematen

berandutza kontratuaren epea betetzerakoan ezta kontratistari egotz dakiokeen bestelako

urraketarik ere. Horrenbestez, kontratu harremanari amaiera emateko adostasunera jo

behar zen, bai Administrazioarentzat baita kontratistarentzat ere, konponbide egokiena

lortzea ahalbidetzen zuena, bereziki kontuan izanik, ez batak ez besteak ez zuela kontratua

betetzea ahalbidetuko zuen formularik aurkitu.

70

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!