11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Antolamenduko Arauen Berrikuspenean sartzeko eta bere garaian behin-behineko

onarpena emateko konpromisoa hartu zuen.

• ETORLUR eta enpresaren arteko akordioak salerosketa kontratu baten bidez gauzatuko

ziratekeen. Horren arabera, ETORLUR-ek Floridan enpresak zuen lurzorua eskuratuko

zukeen, prezio bat ordainduz, eta prezio horren zati bat Orbegozoko industria lurzati

baten entrega izango zatekeen, enpresaren pabiloi berria eraikitzeko erabiliko zatekeena.

Sarrera labur hori egin ondoren, jarraian Epaitegiaren txostenean jarduera horri

dagokionez planteatutako hainbat gairi erantzungo zaie.

1.- Eskuratutako eta entregatutako finken balorazio txosten teknikoen ustezko gabezia.

HKEE-ren txostenak adierazten du “ez dela existitzen eskuratutako eta entregatutako

finken balorazio txosten teknikorik”; ulertzen dugu baieztapen hori ez dela zehatza, ez badu

esan nahi “kanpoko” balorazio txostenik ez dagoela.

Eskuratutako finkari dagokionez, (gaur egun enpresak Florida auzoan duena), ETORLURek

jarduera posibleari buruzko azterketa bat hasi zuenetik (2005eko maiatza) hori

Administrazio Kontseiluak 06/3/20an onartu zuen unera arte, sozietatearen teknikari eta

arduradunek ondoz ondoko bideragarritasunaren azterketa ekonomikoak burutu zituzten,

LU-12.10 eta LU-24.2. esparruetarako aurreikusitako hirigintza parametroei zegokienez

alternatiba ezberdinak eta bakoitzari zegozkien kostu eta sarrerak begiesten zituztenak 15 .

Proiektua onartzeko 06/3/20ko Administrazio Kontseiluari aurkeztutako dokumentazioan,

eta Epaitegiaren txostenean aipatutako finantzaketa planarekin batera, Udalarekin eta

enpresarekin adostutako parametroetara egokitutako jardueraren azterketa ekonomiko bat

sartu zen, hura bideragarria zela frogatzen zuena.

Ulertu zen ez zela komenigarria Administrazio Kontseiluak jarduera onartu aurreko lanak

garatzen ziren bitartean Floridako lurzoruaren kanpoko balorazio bat eskatzea, izan ere,

ohiko tasazio bat, aplikagarria den araudiaren arabera lurzoruak une hartan zuen

kalifikazioan oinarritu behar zatekeena, ez zen batere koherentea izango Udalaren,

ETORLUR-en eta enpresaren artean adostutako jardueraren planteamenduarekin.

“Entregatutako” finkari dagokionez (horrela ulertu behar da “Ibaiondo” edo “Orbegozo”

LU-24.2. esparruko lurzorua), Lurralde Antolaketarako eta Sustapenerako Departamentuko

Lurzoruaren Kudeaketa zerbitzuburuak burututako bi balorazio txosten zeuden, lehenengoa

05/3/10ekoa eta bigarrena, aurrekoa eguneratzen zuena, 06/1/27koa 16 .

15 Bideragarritasunaren azterketa ekonomikoak ez du zerikusirik lursailen balorazioari buruzko txosten

teknikoarekin; hori ez izatea ez baita suposamendu hutsa, egia baizik, alegazioaren testutik beretik eratortzen

den moduan.

16 Sozietateari txosten hauek eskatu zaizkiolarik, ez zaizkigu eskuratu ez lana egiteko fasean, ez eta alegazioak

aurkeztekoan ere.

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!