26.08.2013 Views

Euskal prentsa herri proiektua da - Euskara

Euskal prentsa herri proiektua da - Euskara

Euskal prentsa herri proiektua da - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

II. Atala: egiaren efektuak (1) . Ordezkapena eta luzamendua

Egunkariaren gaiari heldu ordez, Jaurlaritzak astean behin produkto bat kalean jartzeari

heldu zion, aldizkari berri biri hain zuzen, lehenik zetozen aldizkari(ar)en garapena trabatuz.

"Ezin dugu ametitu, zioen ARGIAren editorialeak, dirulaguntza bide berri eta aberatsagotik

kanpo arbitrarioki uzten gaituzten bitartean, ARGIAri aurten subentzioa diferentzia nabarmen

batean jaistea" . 83

Bestalde, astegunkarietan lan egin zutenetatik hiru bakarrik hasi ziren erabat euskal

prentsan: Andres Gostin eta Pello Urzelai (Hemen) eta Gorane Agirre (Eguna), hirurak

Euskaldunon Egunkaria-n. Beraz ezin esan astegunkarietan lortutako esperientziak segida izan

zuenik. Hemen eta Eguna, azkenean, sortu bezain sorpresiboki hil ziren. Erne zituenak berak

itzali bait zituen. Hauxe frogatzen du Egunaren azken eguneko portadako argazki-oinak:

"EGUNAren azken alea da gaurko hau. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak sortarazi zuen eta

bere laguntzarik ezak bukarazten du". 84 Ondoren, hutsa baino ez, Jaurlaritzak ez bait zuen

horren ordezkorik jarri. Tartean, hiru urte ziren joanak:1990.eko udazkenean eman zuten beren

azken hatsa:1990-IX-27an Egunak, 1990-IX-28an Hemenek.

Beraz, astegunkarien esperentziatik, maila pertsonalean lort zitekeenaz alde batera,

ondoko konklusiook atera ditzakegu: hasitako bidea etenik geratu zela, batetik urratsen segida

inon ez zegoelako diseinatuta, hau da plangintza zehatzetik kanpo hartu erabakia izan zelako;

bestetik, nolanahi ere, astean behingo esperientziatik -aberatsa izanarren- ezin daitekeelako

jauzirik egin egunerokotasunean zer gerta daitekeen asmatzeko. Erabat diferenteak dira

astekarien funtzioa eta egunkariarena. Dena dela egunkariaren kaleratzea atzeratzea lortua

zegoen. Hori bai! Luzapen-politikak emana zuen berea.

83 Argia, 1986-XI-16

84 Eguna, 1990-IX-27

106

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!