30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

OLERKARI.—Naizta berez jardunaldi luzekoa izan, eder zuen

Aita Lontzi'k, oldozkai laburrak, motzak, ipuin gisaz askotan,

oretu ta irakurleari jaki bezela eskeintzea. Au geienik bertsoz

egin daroagu. Lcntzi Abak neurtitz asko ditu, erreztasun ikaragarria

bait zuen bertsoak opiltzeko. Idazti eder bat osotzeko

lain poesi aurkitu ditzakegu gorago aipatu ditugun iru aldizkarietan.

Txile'n zegoelarik, bertsozko bi ipui-liburu argitara zizkigun.

Ona:

1) Lontzi Aba'ren Ipuintxuak (Santiago de Cbile, 1947'g.

Mikel Deunaren egunean). «Hispania» irarkolan. 100 orrialde.

Ordenako Iturbe'tar Modesta esleak eta Astobitza'tar Ebalsta

azterkalariak ikusi ta Josu'ren Sabin, Txile'ko karmeldarren

nagusiak balmena emon ondoren, Bizkarguena'tar Ander, Nikola

deunako txaunburu Goterkiko eslearen eskariz, Santiago'ko

Gongotzaiak eman zion argitaratzekoa, 1947-6-7'an. Eun olerkitxo

dira guztiz, polito eratuta.

2) Lontzi Aba'ren bigarren Ipuintxoak (Santiago de Chile,

1948-3-26'an). «Hispania» irarkolan. Balmena lenengo ipui-liburuarentzat

eman zituenak ematen dizkie emen ere. 100 orrialde,

ta eun poesi labur. Bi liburuok dira berdin samarrak. Ona

eredu bezela olerkitxo au, «Lanik txarrena» deritzalona:

Osagilleak ardura aundiaz

azterkatu dau gexoa,

ta osasuntsu aurkitu dautso

buru-bera soin osoa.

Lanaren lanaz aurkitzen zara

apurtxu bat nekatuta,

amabosten bat egun lan bakoz,

baña, zagoz osatuta.

103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!