30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aur-eskolak egiñik, Larrea'n jantzi zuen A. Florenzio'k karmeldar

jantzia 1888-7-28'an. Ondoren Begoña'n eta Iruña'n Filosofia

ta Teolojia ikasi ta Iruña'n bertan artu zuen apalzgoa,

1907-6-12'an. Gero, ogei ta bi urtetan, izlari ibilli zitzaigun

Bizkai'ko komentuetan, 1908'tik 1930'ra bitartean noski:

1908'tik 1911'ra, Larrea'n; 1911'tik 1915'ra, Markiña'n;

1915'tik 1921'ra, Begoña'n; 1921'tik 1930'ra, Larrea'n berriro

ere.

Izlaritza zan bere dei bereizia, ta ortan ari ta ari on ikaragarria

egin zuela esan dezakegu euskaldun arimetan. Ba-zuen

doalrik ortarako: adimen zolia, biotz sutsua, gomutamen ederra

ta abots indartsu ta ozena. Berezko auekin bere alegiña elkartzen

zuen: irakastegira igo bear zuen bakoitzean, ondo baiño

obeki gertatu oi zan Jainkoaren itza iragartzeko; erreztasun

aundia zuen arren, etzan egundo ere aotik ortzera itz egiten

duten oietakoa. Euskera gozoa zuen, eta esaten etzitzaion palta

gatza ta ganora. Makiñatxo bat itzaldi eder entzun genion! Nun

ote dira gaur aren sermoiak? Asko zeuzkan.

Probintziko karmeldar nagusi berriak autatzeko 1930'an ospatu

zan Batzarrak Donosti'ko nagusi izendatu zuen A. Florenzio;

1933'tik 1936'ra Altzo'ko buru izan zan, eta 1936'an Aita

Probintzialaren aolkulari ta Eibar'ko nagusi izendatua izan zan.

Gerratean Gipuzkoa'ko, Bizkai'ko ta Santander'ko karmeldar

komentuetako lekaideen ardurea izan zuen. 1937'garreneko

epaillean, Aita Ezekiel Bilbao, Ordenako Aita Nagusi amabi urtez

izendakoakin batera, Frantzira, Agen'go komentura jo zuen;

emendik Ameriketara, 1937-11-24'an Peru'ko Trujillo'ra eldutik.

Ogetasei urtean emengo komentuetan lan egin zuen. Chocope'n

il zan azkenik, 1963-11-14'an.

Ezer argitaratu ez arren, ainbat itzaldi eder idatzi ta esan

zizkigun. Gure literaturan, beraz, ez al du aipu laburra bederen

merezi?

(Ikus Boletin Oficial de la Provincia de San Joaquin de Navarra

de Carmelitas Descalzos, 1964, urtarrilla-bagilla, 38 orr.).

138

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!