30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zan, bai, otoitzaren, buru-ukapenaren eta lanaren eredu bizkor.

Orrela ainbat gazteri erakutsi zion bidea, apaiz-karrera besarka

zezan ere; baita ainbat neskatxa barrutegiko bizi-modu ixillera

zuzendu ere.

P. Lafitte'k berriz: «Barbier jauna, errotik apeza zen, eta

uste dugu zinez, ez zituela euskara eta euskal ohidurak hain

artoski ikertuko eta sustatuko, ez balitzaio iduritu eskualdungoa

bere eliza lanetarik bat zela, fedearen eta herriaren sustengu.

Zorigaitzez ez zen zahartu. Ez omen zuen orenik ez jateko, ez

lo egiteko. Buruko min saminen eztitzeko beti erremedio sanjan

ari zen, osagarria fundituz. Eta horrela, behar baino goizago

itzali zitzaikun 56 urtetan, 1931-ko urriaren 31-n. Haren ehortzetan

mundu bat bildu zen Euskaldun idazle handienetarik baten

agurtzeko» (Loc. cit., 16 orr.).

EUSKAL LANAK.—Amazortzi urtez egin zigun erretoretza

Senpere'n, eta euskeraren alde berton osotu zuena etzan gauza

murritza izan. Gaiñera, bere etxean, apaizak eta jakitunak biltzen

zirala-ta, «zenbat eztenkada, zenbat bultzakada ez ote ditu

artu gure izkuntza maitagarriak?», dio J. Artetxe'k. Beraz, eragille

bizkor ere ba-zan. Gaztetan «ez zen euskaldungoa ahanzten

dutenetarik. Jadanik ari zen euskal kantu eta ipuin biltzen,

euskaraz bertsu berri ontzen, sariketa zenbaitetan parte hartzen

eta izkiriatu zuen Baionan Antxitxar buruko buhamien ixtorioa».

Euskaltzale sutsua zalako, beiñola Sara'n Atxular'en inguru

bezela, bere baranoan pillatzen ziran orduko jakintsu asko, eta

1921'an bere etxean sortua dugu «Gure Herria» illerokoa, bikaiña

noski: makiña bat ixilleko lan alpagarri, sakon eta iraunkor,

egiña dugu gure izkuntzaren onerako; makiña bat, bai,

kanta, antzerki, bertsu, ipuin ta lan zaar ber-argitaratuak aurkitzen

dira aldizkingi onen osto artean. J. Barbier'en lan guztiak

banan-banan ezin altaturik, ona emen beiñenak beintzat:

1) Itxasoko arrantzaleak (Baiona, 1897); Sara'ko euskal

jaietan saritu ziotena. J. B. Elizanburu omenezko festetan,

415

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!