30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

u bezela. 1932'garreneko zemenditik 1935'ra bitartean osotuak

dira, asko lendik ere «Ekin»-en eta, argitaratuak. Orduko, ots,

Errepublika aldiko gizon eta gauza askotxo darabilzki darda

gaiñean; ala ere, berak ez du iñor mindu nai. Onela idazten

du berbaurretxuan; «Ondasun andia da umore ona, Jainkoaren

adizkidetasunaz baterakoa danean. Olangoxe umore ona, Jainkoaren

adizkidetasunezkoa, euki gura neunke neak beti. Jainkoak

Berak gura izan dagiala neuk eta zeak, irakurle maite

orrek, beti beti olangoxea eukitea. Ta itxi daigula Berak, biar

zelango bidetik ibilliko direan eztakigula, gaur, geure ustez,

bide okerretik dabiltzan lagun urkoen gauzen alderdi barregarria

ikusiaz ta erakutsiaz, barretxu bat edo beste egiten ta eragiten.

Euroi, bide okerretik, geure eritxian, dabiltzanoi, ez beste

edozein bidazti bide okerrekori..., ezta Jainkoaren Beraren

gauzen aurka dabiltzala euron aboz diñoela, agiri-agirian bide

okerretik dabiltzanoi be... gorrotorik bape ezteutsegula. Jainkoak

Berak gura dau olantxe ta... Barreagaz, ez bearrean atzetik

ez aurretik, ez deitela sortu neugan ez zeugan eurokanako

gorrotorik, irakurla maltea» (5 orr.).

Emen daukazu Zamarripa'ren lana. Beronek adierazten dizunez,

euskal kezkaz bizia duzu. Iltzear zekusan euskera, biotzez

maite zuen izkuntza, ta eliz-ardurak uzten zizkion une

guztietan ortan ari oi zan, euskera ikasi, idatzi ta erakusten.

Lan txalogarria noski!

IRITZIAK.—Atsegin zitzaion dudarik gabe erriari agotik zerion

izkera, Asua'koa ta Bermeo'koa batez ere. Bere idaztietan

orixe erabilli zigun geien bat. Azkue'ri, bere iztegi nagusia

osatzen zebillelarik, Onalndia'k eta Zamarripa'k —orrela diosku

Iztegiaren itzaurrean, XI'garren orrialdean— lagundu zioten

Txorierri aldetik. Gero, erri oietako esakun eta irtenddi ta

itz txanbeliñez, galñez eragiteraiño mukurutu zizkigun bere iru

idazti parreragilleak bereziki.

129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!