30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

utzi ez nai otoitza ta erlijioa, ta bestetik arima barnean alako

goibel ixil bat «bethi zirikan ari zitzaiona». Jo zuen ara ta ona

argi-eske; baiña etzuen bear aiña jardespenik izan.

1894'ko azillean Bordele'ra jo zuen medikuntza ikastera.

Itxura danez, alere, lanbide ori ikastera baiño bere izatea jakituriz

joritu-naiak eramana geiago joan zitzaizun. Uri artan

Haeckel, Nietzsche ta olakoak irakurri zituen, kiratsa zerioen

liburuak noski. Onek kalte izugarria ekarri zion, fedeari buruz

batez ere. «Ordutik —diosku P. Lafitte'k— sortu zitzaion de~

nek ezagutzen ginion barneko ilhundura hits eta eztia». Ikasi

zuen, alere, gogotsu bizi osoko ogibide izango zitzaion karrera,

medikutza, ta azkenez irakasle —Doctor— tesisa egin bearra

izan zuen, eta euskal kutsuko gai bat autatu zigun ortarako:

«Quelques remarques sur le Joueur de Pelote», au da, pelotarien

gorputz-aldarte ta gaixotasun bereziez zeaztasun batzuk.

Lan ederra. Lau mediku nausik 1901'an onartu zuten aren lana.

Geroztik sendagille egiña duzu.

Bere sendia —gurasoak eta zazpi seme-alaba— Ameriketatik

etortean Lekorne'n kokatu zan. Eta J. Etxepare'k ementxe egin

zuen lau urtez bere medikutza; ondoren, Aldude'n beste ogei

bat urte. 1914-1918'an Europa'ko gerran guztiz egoki bete

zuen bere egitekoa, eritu ta gaixoekin. Zori txarrak ere, gaiñera,

maiz ekarri oi ditu ondore onak, eta Etxepare'ri, oiñaze tartean

bear bada, fede-argiak biziago ikutu zion eta, arrezkero,

Alemani'ko jakintsu ta filosofu illun-beltzak saiets utzirik, beste

gizon bat agertzen asi zan. Lafitte jaunak: «Noizean behin

laiñoak jinen zaizko berriz ere gainerat, ximistak ere ihurtzuri-eskainka;

bainan bethi goxoago, bethi ederrago, betbi xuxenago

eta azkenean egiago agerturen zaizko fedearen argi bereziak».

Guda ostean, ezkondurik, Kanbo'n jarri zan miriku. Len

Lekorne'n eta Aldude'n bezela, emen ere bere eginkizuna alik

eta ongien beterik, ongille aundi izan zan beti. Osagillea ta apaiza,

antzekoak dituzu; ark gorputza du osatzen, onek arima. Ez

389

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!