30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

keraren onerako. Iker-lan edo kondaira barrutian batez ere:

Eusko Ikaskuntzak aginduta, Euskal Edestia idazteko genduan

B. Etxegarai.

Euskaltzaiña zan 1926'tik. Sarrera itzaldia Zumaia'n egin

zuen Erramon Intzagarai'k erantzunik. «Euskera»-n dator berau,

1926, 79 orr.

(Ikua Elias Arrospe, Euskera, 1926, 79 orr.; S. Onaindia, MEOE,

386 orr.; Euskera, 1956, 331 orr.; Fausto Arozena, BAP, 1957, 74 orr.;

Altzarte, El Bidasoa, 1957-10-25'an; Yakintza, 1933, 49 ta 118 orr., ta

1934, 33, 104 ta 194 orr.; Auñamendi, literatura, III, 349 orr.).

3.—JULIAN ELORTZA AIZPURU (1878-1964)

Azpeitiarra dugu zegoen tokitik —urte askoz Gipuzkoa'tik

aldun eta Diputazioko buru— euskal jardunetan ainbat lan egin

zigun gizaseme ixil ta arretatsu au. Erri-arazoetan karlista zan,

bere erria, euskal erria, aspaldi bateko euskaldun jatorrak maite

zutenez, maite zuena, alegia.

Gizon argi, trebea. Urte luzez Gipuzkoa'ko Aldundikoa

izan zan, baita iñoizka Kortietakoa ere. Aldungo ortatik, beraz,

lan ederra osatu zigun erriaren onerako, ta beronen izkuntzaren

faborez. 1918'tik berau izan zan «Eusko-Ikaskuntza»-ren buru,

ta alkarte onek antolatu zituen lau batzarretan batez ere lan

izugarria egun zuen.

J. Elortza'k iriki ta itxi zigun, Bizkai'ko, Gipuzkoa'ko, Naparroa'ko

ta Araba'ko Diputazioak alkar artuta, 1918'garreneko

iraillaren l'tik 8'ra, Euskalerriko jakitunik jakitunenakin, Espaiña'ko

Errege Alfontso XIII'garrena ere tarteko zala, Oñati'n

ospatu zan Batzar ospatsua.

Batzarra amaitu zaneko itzaldian Elortza'k onela garraxi egin

zigun: «Azkeneraiño dirauana gaizkatua da, diote Liburu Santuak;

eta au, nor bakoitzari dagokionez uka-eziñeko egia baldin

ba'da, zentzu arruntak eskatzen diguna duzu errien aurrerakuntza

ta osotasunari begira ere, eta gure errazaren doairik

174

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!