30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bilbao'n munduratu zan 1888-12-7'an. Baita bizi ere. Eta

il, 1971-7-27'an. Bizkai Aldundiko euskera irakasle izan zan

urte pilloan, eta ortik zetorkionarekin ba-zuen poliki bizi izateko

aiña. Gure euskal idazle guztiak ez dute, tamalez, aukera

ori.

EUSKAL LANA.—Ez dakigu noiz asi zan euskeraz idazten;

ogei ta bost bat urte zituaneko bal beintzat. «Euzkadi» aldizkarian

(1913, orrilla-bagilla, 232 orr.) daakazu, lenengo lana

agiri danez, Txomin Agirre'ren Garoa eleberriari jarri zizkion

oarkizunak. Gero etorri ziran ondorengo liburu ta artikuluak.

«Altuna'tar Joseba», «Azparren» eta «Amilgain» erabilli zizkigun

izenpetzeko.

Garaiko giroari erantzunez, euskeraren alde jokatu zuen

bipilki, bere izaera ere ortan ekiñ eta ekiñ ederto aberasturik.

Bakoitzak bete bear du alik eta zeatzen dagokion egin-bearra,

euskal arloan diot; eta Altuna ortan saiatua dugu, gizonki saiatua

atan ere; euskera ikasi, argitu, erakutsi, auxe izan zan bilbotar

errime onen zeregiña.

Ona bere lanik irtenenak:

1) Afijos de euzkera (Bilbao, 1915). 77 orrialde. Bilbaina

de Artes Graficas'en. Balta argitaratu zituen «Euzkadi» aldizkarian

ere, 1915, XII, 193, 381 ta 446 orrialdeetan. Lan

ederra garal artarako batez ere.

2) Esopo'ren Ipuñak (Euzko-Deya, 1921-22). Pilloa argitaratu

zigun, poliki euskeraz jarrita. Orrez galñ, gure erriarentzat

bereziki, ondoren onuragarriak atera zizkigun euretatik. Bilbao'n

irtetzen zuen abertzale aldizkingi Euzko-Deya'n beste lan asko

ere arrotu zizldgun, eten barik idatziz.

3) Oskar Wilde'ren Ipuñak (Bilbao, 19.27). Verdes-Atxirika'ren

irarkolan. 113 orrialde. Jauregibeitia'tar Ander'en idantzezkiak.

Sei ipui dira guztira. Euskeratzallleak au diño sarreran:

«Wilde'tar Oskar idazle ospetsubaren ipuin batzakaz

txorta bat egin eta ona natorkixu, zeuri eskintzen. Ipuñok mamintsubak

dira, irakaste andikuak. Eurak irakurten ordu asko

88

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!