30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

laster jabeturik. Alegin orrez gain, Orixe buruz argi ta belarriz

ezin obekoa genduen. Andima'k: «Entzupidez burutxoan sartzen

zitzaizkion itz eta esaerak oro, antxen gelditzen zitzalzkion

betiko tinko ta bizi, entzun zituanean bezin garbi eta argi. Euskal

mintzoaren ikararik izkutuenak ere, bertan arkitzen zuten

oiartzun betea aren gogo-biotzetan» (Omenaldi, 90 orr.).

Olerki-barrutia geroko utzirik, aitor dezagun aurrenik Orixe

itz-lauzko idatzian edo prosan eredu bikain dugula. Ontaz dio

L. Mitxelena'k: «Onekin baikaude zorretan itz-neurtuetarako

doairik eztugun idazleok, izen larri ori nere buruaren gaiñean

ezartzeko baimena ematen badidate. Ormaetxea jaunari eskerrik

batez ere, etzen eten gure artean eteteko zorion egon zen

«gure asaben lokarri zaarra». Bere bitartez eldu zaizkigu askori,

oartzen ez giñalarik sarritan, lau mendetako euskal-idazleen

mintzaera dotorea ta ikasia, ta bertsolarien etorri ugaria ta lasaia.

Antziñako aberastasun ugariak gordetzeaz gaiñera, aalegiñean

saiatu da gure izkuntza aldi eta eginkizun berrietarako egokitzen,

izkera zailu, labur, biziago bat moldatzen. Eredutzat

daukagu Orixe prosa-gaietan, balña —eta au da iñork aaztu bear

ez lukeana— nekez eta izerdiz bakarrik urbil gakizkiokean eredutzat»

(Euskera, 1958, 37 orr.).

Euskal idazleetan, Orixe, ugaria bezin antzetsua dala ukaeziña

dugu. So egizu zenbat liburu osatu zizkigun, eta guztiak

dauzkazu ederrez plin-plin gaiñezka. Norbalt bear izaten dugu

geienik barruan daramagun lerari zirkin eragiteko. Nork jarri

ote zuen orexatarra euskal bidean, idaz-lanean batez ere? Segura'ko

seme ta euskal idazle jator Aita Lardizabal izan zan

nunbait, Orixe'ren doai bereziak ikusiz, idazkortza artu-erazi

ta idazten ezarri zuena, A. Lardizabal'ek, A. K. Basabe ta beste

josulagun batzuekin, sortu zigun Bilbo'ko «Tesus'en Biotzaren

Deya» (1917-1937) aldizkaria. Emen agertzen dira Orixe'ren

lenengo lanak, bertsoz eta itz-lauz agertu ere, Aldizkari orren

lendabiziko zenbakian dator «Igesi» olerkia, Orixe'ren lenengoa

noski, argitaratua. Ondoren ere ortxe eman zizkigun ainbat latin

229

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!