30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

39.—ESTEPAN URKIAGA BASARAT2,

«LAUAXETA» (1905-1936)

J. Aitzol'ek onan amaitzen ditu «Bide Barrijak» olerki liburuari

egin zion itzaurreko itzak: «Olerkari bikañenak ezilkortasun

aiotsak entzun izan dituzte. Gure gazte onek ere dei orren

oiartzuna neurtitzetan dagerkigu. Poesi goiargiak lagun bekio

ezilkortasuna irixteko. Adi-ega egokiak ditu naikuna betetzeko.

Euskerari, bide latza, leguntzeko, «Lauaxeta»'k dagiana, ez da

lan makala. Bere «Bide barrijak» goren, txalogarriak. Olertiuts

zelaietatik juan bedi. Nekeak ez dezala auldu; ain da galgarria

bide ori. Oraindañokoan bulartsu darraikio. Ez bezaie,

ordea, maitasun gaiei, minkuntasun asmo samurrei uko egin.

Ain olerki politak egin dizkigu! Ain gogokoak ditut gaztaro

asierako neurtitz oiek! Adi-poesi eta maite-olerkiak ez-ezik beste

gun ederra dituen olerkitxoak aurki lezazkike irakurleak»

(X orr.).

BIZITZ-ORRIAK.—Euskalerrian, eta Bizkaia'n batez ere, baditugu

toki ta errialde begiragarriak. Gisa ortakoa duzu itxasotik

eta Butroe gaztelutik ur-xamar daakagun Laukinitz nekazari

erritxoa. Emen jaio zan Urkiaga ta Basaratz'tar Estepan

—Lauaxeta—1905-8-3'an, Erriko Taberna deritzan etxean.

Beronen gurasoak: Jose Mari Urkiaga ta Urizar-andia, Murelaga'koa,

ta Bizenta Basaratz eta Zorrotza, Laukinitz'ko alaba.

Aitaren aldeko aitita-amamak: Erramon Urkiaga ta Uribarren,

Mendexa'koa semez, eta Frantziska Urizar-andia ta Espilla,

Murelaga'koa. Amaren aldekoak: Erroman Basaraz eta Zorrotza,

Zamudio'koa, ta Kristina Eguzkitza ta Eguzkitza, Laukinitz'kca.

Juan Barrenetxea bertako txaunburuak bateatu zuen,

illaren 6'an, Frantzisko ta Errose Urkiaga, biak Murelaga'koak,

aita-amabitxi zirala.

Esteban ume zala, Laukinitz utzi ta Mungia'ra aldatu zan

Urkiaga sendia. Orduan zer aundirik ez, baiña gaur uri azi egiñik

daukagun toki onetan osotu zituen bere len-ikasketak. Mutil

145

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!