30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gerra aldian eta ostean arat-onat ibilli bearra izan zuen,

eta azkenez Argentina'ra jo ta an Bahia Blanca'n il zan 1946-

7-6'an, 41 urtedun.

EUSKAL IDAZLE.—Ez izan ezpairik, toldak ere asko esan nai

digu-ta; sendiko odolak edo-ta norbere sorterriko kutsuak betikoz

utzi oi du aurrerantzean eguzkiaren berotzea bezela noraezekoa

izango zaigun zerbait, bereiztasun berezi bat geugandik

iñarrosi eziña. Deba itxas-bazter lilluragarriak ba-du olakorik;

baita Marldegi etxekoak ere. Ez zaigu, beraz, arritzekoa

Markiegi bi anai apaizon ernetasuna euskal arloan.

Joseba, esan dugu, idazle samurra zan, gauzak alderdi onez

begiratu ta ixurika bezela daukaten ederra esku ertilariz jasoten

zekiena nunbait. Peli, aren anaia ere, ama berberaren umekondo

ta gogo-lantze berdin xamarrekoa duzu. Olerkari xalu, adimenez

argi ta biotz-ondoz bigun, sotillez daki bertsoak lurrunkatzen.

«Yakintza»-n irakur zenezake bat, «Gero arte!», (1933,

187 orr.) oso polito egiña. MEOE'rako bi aufatu nizkion, eta

geroago, ura il ondoren, 1959'an, Argentina'tik igorri zizkidaten

Olerti'n atera nitun iru auek: «Otoitza», «Jaunaren ots biguna»

ta «Ama onaren abestia» (Olerti, 1959, 138-140 orr.).

Oarkor ta ezti jalkitzen digu bere barne-muiñaren ederra.

Donostia'ko «Argia»-n eta «Yakintza»-n idatzi zuen guda

aurretik, eta Argentiña'n zegoelarik, Buenos Aires'ko «Euzko-

Deya»-n.

ANTZERKIGILLE.—Felix Markiegi'k, besteak beste, antzerkia

zuen begiko. Bizi laburra izan zuen arren, bi politak, ederki

landutakoak, utzi zizkigun.

1) Seme Ondatzaillea (Antzerti, 1936). I. Lopez Mendizabal'enean.

Lau ekitalditan, Ia dana bertsotan daukazu.

1935'an «Euskaltzaleak» eratutako III'garren Antzerki-sariketan

saria irabazi zuena. Amasei lan aurkeztu ziran guztiz; komeri

salllean Karraskedo-Olarra'tar Jakinda'ren «Garo Usaia»-k

eraman zuen len-saria ta bigarrena Markiegi'tar Peli'ren «Seme

302

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!