30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

nagusiak nai zuten uri ortan lekaretxe berri bat jasotzea. Olano

Aitari leporatu zioten eginbide ori. Bereak eta bost jasan bear

asmo ori aurrera ateratzeko; ortxe gaixotu ere egin zan, pixkaka

pixkaka illobira eratxiko zuen «Parkison» galtzez. 1957'an

«Euskal Etxea» deritzan Ikastetxera bialdu zuten nagusiak Ikastetxeko

Zuzendari-ordezko ta irakasle bezela; iru urteren buruan,

berriz, Nueva Pompeya'ko frailleen eritegira eraman zuten,

eta ementxe egon zan urteetan, orduak eta orduak ango

Andre Mari ospetsuaren aldare aurrean egiñik, otoitz eta otoitz.

Nueva Pompeya'n bertan il zan, 1966-1-3'an.

IDAZ-LANAK.—Euskeraz ta erderaz utzi zizkigun lanak. Euskerazkoetan

«Amaialde» izenordea erabilli oi zuen. Eta «Zeruko

Argia»-n datoz batez ere bere artikuluak, olerkiak eta osterantzekoak,

1919'an asi ta 1927'rarte bai beiñik-bein.

Erderaz auek utzi zizkigun:

1) «Catedra de Etica». Serie I. Notas y materiales para

la historia de la Etica. Serie II. La voluntad moral en San

Buenaventura (Barzelona, 1927). 26 orrialde.

2) Filosofia vasca («Yakintza», 1934, 203 orr.). Separata

bezela ere «Euskaltzaleak» atera zuen (Donosti, 1934). Lan jakingarria.

3) Lucha de idiomas en Euzkadi y en Europa por Aniceto

Olano (P. Miguel de Alzo), Bonifacio Echegaray, Eduardo de

Landeta y Jose de Ariztimuño (Donostia, 1935). «Euskaltzaleak»

argitaratuta. Lendik ere «Yaldntza»-n agertazitako lanak

dituzu. Aita Olano'renak auek dira: 1) El bilinguismo y sus

soluciones psicologicas y pedagogicas (3-31 orr.); 2) Metodos

a emplear en la enseñanza del euskera a los niños vasco-erdeldunes,

(85-97 orr.), eta 3) El derecho a la Instruccion primaria

en la lengua materna ante el Derecho Internacional positivo

(153 orr.).

Euskeraz erakusteko bide egokiak azaltzen dira idazlan

auetan.

251

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!