30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zazpi euskal errietatik —bizkaitar, arabar, gipuzkoar, napartar, lapurditar,

baxenapartar eta zuberoatar— aipatzen ditugu berton. Auek,

aiek baiño obeak agiaz? Gaur bear bada euskaldunok oro alkar obeki

ezagutu ta artzen dugu; baiña garai artan ere, ondo alkar bizkor-azi oi

genuen, baita alkarren leian ainbat liburu polit eta baliotsu osotu ta

makiña bat artikulu eder mamitu ere. Izenik? Bear ote?

BIZKAITARRAK.—Azkue, Kirikiño ta onakoak bazter utzita ere, emen

duzu sail bikain au, eriotz ostean oraindiño itzal galanta edatzen dutenak:

Eguzkitza, B. Garitaonandia, Arriandiaga, Seber Altube, J. G.

Ibargutxi, Zamarripa, Lauaxeta, Mikel Arrutza, Kepa Enbeita, Aita

Serafin Albizuri, Lontzi Aba, Joseba Altuna, B. M. Garro, Gabino

Garriga...

Eta aundi-maundion inguruko besteok: A. Martin Uriarte, A. Soloeta,

N. Oleaga, Maruri, Zeferino Xemein, J. M. Errazti, B. Etxezarraga,

Aingeru Madariaga, Luis G. Etxabarri, J. R. Larrinaga, R.

Ortuzar, eta besteak.

OLER-LANA.—Bakoitzak zegokion saillari bere dordo ta bear-miña

eskeiñirik, Bizkai aldean irudiketa arloa goi-goi jarri zutenak, bi auek

ditugu: Laukinitz'eko olerkari goi-zalea ta Kepa Enbeita, Muxika'ko

urretxindor kantari zolia.

Ez aaztu ale ontan eta urrengoan —ezertariko erre-min gaberik

gero— J. Zaitegi'k diñoskuna: «Aitzol'en gizaldia oraindañoko arorik

aintzagarriena izan dala». Ez dakigu etorkizunak zer dakargun. Bedi,

zorionez, obea; baiña orain arte onena izan danik ezin uka dezakegu.

Joana da, geien bat, gaur ta biarkoaren izpillu.

18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!