30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

akademia sortzea. Barriola bi analak izan ziran Artikutza lurrak

erosi ta bertako ura Donosti'ra ekarteko bear ziran bideak erreztu

ta uriratzea lortu zutenak, eta Lukas Zulaika ta Abelino Barriola

izan ziran, biok Udaletxeko ziñegotzi, aitatu dugun Euskal

Akademia lanean jarri zutenak: onek artu zuen geroztik bere

gaiñ euskal teatruaren etorpide ta garatzea.

1936'gneko gerra astean, Frantzirantza iges egin zuen bere

sendiarekin, Bearne aldean zortzi bat urte egiñik. Paube'n il

zan, 1944-4-19'an.

ANTZERKIGILLE.—Anitz eratara on egin dezakegu munduan.

Barriola onari emana zan, eta onean ikusi opa zuen bere erri

osoa ere. Bere garaiko beste iñork baiño obeki ezagutzen omen

zuen donostiar jendea, eta berak bere antzerkietan sartzen ditun

antzezlagun guztiak kale-kalekoak eta bizi-biziak omen.

Auek eskolatu ta ondu nal zituen, gaur berealdiko par-estandak

sortuaz, biar ordea sentimentuzko itz garratzez begiak malkoz

ezkaturik.

Ona aren antzerki-lan batzuk:

1) Meza Berriya (Dcnostia, 1909). Ekitaldi bateko antzerkia.

1908'an Eibar'ko euskal jaietan saritua. Donostia'n, «Teatro

Printzipal»-ean eman zan lenengoz. Bizkaleraz ere Bilbao'ko

«Euzkeltzale-Bazkuna»-k jarri zuen. Egituraz ta barnemuiñez,

gaurkotasun aunditan burutua. Kritika txalogarria egin

zioten garaiko egunerokoak.

2) Aldiz, aldiz! (Donostia, 1911). Baroja'renean. 1910'an

Azkoiti'n ospaturiko Lore-Jokuetan sariztatua. Ekitaldi bateko

jostirudia.

3) Zulo madarikatuak (Donostia, 1911). Ekitaldi bitako

antzerkia 1911'an Bilbao'ko «Euzko-Gastedija»-k iriki zuen antzerki-txapelketan

lenengo saria jaso ta Donosti'ko «Teatro

Printzipal»-ean 1912-4-14'an lendabizikoz antzeztua.

4) Zori gaiztoko eguna (Donostia, 1911). Zarzuela, ekitaldi

baten. Jose Olaizola'k jarri zion musika. 1909-9-18'tik aurre-

203

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!