30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

errez beraganatzen zituen. Beste aldetik, katoliku bezela zeatz

eta meatz bete oi zizkigun bere kristau egikizunak: siñiste betez

bait genduan Jainko-zale.

Begoña'ko eliza nagusian ezkondu zan, 1923-2-2'an, Frantziska

Eizagirre'rekin. Ama ta senar-emazte, pozik bizi ziran

Tolosa'n beren seme-alabak azteko lanari ekiñik, jakiña. Garai

ontan, amar urtetan, jan bear zuten ogia irabaztea utzi gabe,

euskaltasunari ere berea ematen salatu zitzaigun. Nolako yoranez

ibilli zitzalgun aurrak batez ere euskaltzaletuten! Itzaldi,

antzerkid, euskal egun, bertsolari, olerki jar amaikatxo joan-etorri

izan zituen! Eta, euskera sakon ikasirik, aren idatzi bearra,

itz-lauz ta bertsoz, gure izkuntza «aundiki-soiñekoz yantzi-bearrezko

leiaketa gorrian».

Eta azkenik, 37 urte bete gabe, Tolosa'n il zan gure Lizardi,

1933-3-12'an, igande arratsaldeko iru t'erdietan, «Otoitz

egin, zerura nadin», esaten zuen pitintxo bat leenago; eta bere

umeal: «Ene kutunoik, agur, on-onak izan», pa goxo ostean,

bedeinkatzen zituela. Berak kanta zuen Egun aundirako bidea

artu zigun gure olerkaririk oberenak.

Eorzketa eguna etzan urria izan, jendez ta elizkizunez. Euskalerriko

aldizkari ta egunerokoak —Bilbao'ko «Euzkadi» ta

«La Gaceta del Norte», Donosti'ko «El Pueblo Vasco» ta «El

Dia» ta Iruña'ko «La Voz de Navarra»— saminki adierazo

zuten Lizardi'ren ilberria; balta onek eginda utzi zigun lana

goretsi ta txalotu ere. «Zeruko Argia»-k onela: «Lizardi, bere

idazld argi, sakon, erne ta euskalzaletasuna gañez zorionaz ezagutu

genun lenengoz. Bere luma legun, zorrotz eta esakorraz

maitagarri egin zitzaigun. Baño Donostian euskeraz eta erderaz

itz-egiten entzun genion batean askoz ere geiago bereganatu

genitun. Ain zuurra zan bere esanetan! Ain apala bere adierazpenetan!

Ain argia bere gogorapenetan! «Euskaltzaleak» beren

izena egun artantxe artzen zuten. Eta oker ez banago, Agirre'tar

Jose Mari jauna beren burutzat. Etzen uts aundia izan! Gertaera

onek urte gutxi ditu, baño andik onuntza «Euskaltzaleak»

285

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!