30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

auxe izan da: Olabide'k Azkue'ren Iztegi aundia oso-osorik bere

buruan zeramala». Orren galñ, liburuak irakurriz eta, Loiola'n

zegoelarik batez ere, ari ta oni itanduaz esakun jakingarri asko

bereganatu zituen. Biltzaille zan, bada, bera ere; beretzakotzaille

ta ausnartzaille: «bere lanetarako itzen ausnartzalle ta beretzakotzalle

bortitz».

Itzul-lanean ari izan gareanok ondo dakigunez, itz bat, esaldi

bat zuzenean itzuli bearrean, itzul-ingurura jo oi dugu sarri,

«perifrasis» bitartez gauza azaltzera. «Aita Olabide'k —dio M.

Lekuona'k—... zearka ibilii gabe, zuzenean iturrira joko zuan;

Euskera zabarrera edo Euskera eskutura; eta, zuzen-zunean

andik artuko zuan, eskuartean bear zuan itza, eta uraxe ipiñi

bere lekuan. Guk, askotan ez-jakiñez edo alperrez, eta iñoiz

baita bildurrez ere, erabiltzen ez deguna, erabilliko zuan berak

lasai asko. Ori zan aren egoera, aren postura, olakoetan... Nik

ez dakit zeñek esan zion Olabide'ri, Biblia euskeraltzeko lan

ortan asi zedilla. Zana zala, langille bikaña aukeratu zuan. Nekez

arldtu zezakean ortarako gaiago zanik iñor ere... Izkuntzaren

ezaguera ziatz, eta sakon, eta zabalari nagokio orain, Lexikoaren

ezaguerari. Iñor ez bide ortan Olabide bezelakorik... Egia

da bide orretan etzala bera bakarrik ibilli. Izan zuan lagunik;

izan zuan, bear bada, gidaririk ere... Olabide'ri buruz nik izan

dedan iritzi bat, auxe izan da: bere bideetan, batipat, Orixe'ri

jarraitu izan ziola. Gidari ona, kontsejatzalle argia. Iritzi-eskatzallearen

aurrean uzkurtuko ez dan iritzi-emallea... Orixe'ren

otin aundia du, ez dakit nik zerk Olabide'ren idaztankeran.

Erabiltzeko era errezean. Lexikoaren ezagueran, besteak beste,

Ortantxe bi-biok elkarren uztar-lagun jator izan balt-dira beti»

{Euzko-Gogoa, 1958, 514 orr.).

Bal, Orixe ta Olabide lagun miñak ziran, euskal arloan batez

ere. Lekeitio'ko Olerri-Egunean (1936), ango Udaletxeko areto

zabalean mal berezian bazkaldu genduen Orixe'k, Olabide'k,

Aita Jose Domingo Ugartetxea, karmeldar musikalariak eta nik:

arratsalde guztian ez giñan elkarregandik banandu. Orixe'k asko

329

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!