30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

aurkitu zuen. Karioxko izanez berak bere sosatarik erosteko,

amak pagatu zion eta present egin. Mutiko koxkorrak, bertsu

eta alre, bururen buru gogoz ikasi zuen, amak frantseserat itzultzen

ziola».

Emendik sortu zitzaion gero euskal liburu griña izugarria.

Idazritegi apain ederra osotu zuen, munduan ziran euskerazko

bakanenak ere erosirik. Ezin eskuratu zituenak, berriz, eskuz

kopiatzen zituen bere liburutegirako. Eta auek, Lafitte'k dioanez,

«laster eskualzale eta eskualari handiaren fama egin zioten;

izaitez eskuararen alde haren mendean zerbait egin den

batasun, agerkari edo lantegi guzietan haren izena aurkitzen

dugu».

Ikus: J. Urkixo'k, 1907'an, RIEV sortu zunean, G. Lakonbe

izan zuen pizkortzaille ta beti guztiko idazkari; Eskualzaleen

Biltzarreko kide zaarrenetarikoa duzu; Azkue'k Irizkizundi

Irukoitza antolatu zuenean, Balona'n zan gure euskalaria ere,

H. Gavel eta J. Etxepare'kin batean, ango euskeraren xokomokoak

ikertzeko; 1920'an, Broussain euskaltzaiña il zala-ta,

onen utsunea betetzeko euskaltzaln urgazletzat artu zuten Benabarra'tik;

Paris'en Societe de linguistique dalakoan daakagu;

Donostia'ko «Eusko Ikaskuntza»-n, «Société de Sciences,

Lettres et Arts»-en eta Baiona'ko «Musee Basque»-n ba-zuen

bere aulki berezia; Azkue, Schuchardt, Uhlenbeck, eta beste alnitz

euskalarikin ar-eman estua izan zuen; ots, siñets-ezin ala

lan egin zigun G. Lakonbe'k euskal alorrean.

Euskeraz ederki zekien, baita beste izkuntza arrotz batzak

ere. Geienik frantsesez ta euskeraz mintzatzu oi zan; aren lanik

aundiena euskal mintzoeraz ta euskal elertiz izan zitzaizun;

konta-ezin ala artikulu ditu «Gure Herria», RIEV, «Aintzina»,

«Euskalerriaren Alde», «Bulletin du Mus6e Basque», «Euskera»,

«Revue de Linguistique et de Philologie Compar6e», «Eskualdun

ona», «Bulletin de la Société de Linguistique», ta abar;

baiña RIEV'en batez ere datoz zeinbat lan il-berri, liburu iritzi

404

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!