30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

argia zetorren, eskolan oso aurreratua. Karrera bat ere ikasi

naita, amabi-amabost urteko izanik, prallle joan nala ere erakutsi

zuen. M. Zarate'k onela: «Mutikoa zala, fraile joan gura

izan eban, karmeldarren komentu batera. Baiña Lekeitioko osabeak

abade egin bear ebala esan eutson». Orrela, beste gazte askctxo

legez, Durango'ko jesuiten Ikastetxera jo zuen latin eta

abar, ots, giza-ertiak ikastera. An zan —bat aipatu— ikaskide

bezela Pio Montoia.

Joakin Zaltegi ere, Durango'n bertan, ikasldde izan zuen.

«Leendik —diosku onek— elkar Durango-n ezagutu genuen:

Urkiaga latinaren laugarren urtean ari zen, Erretorikan alegia,

ni, berriz, leenengo urtean ari nintzen. Garai artan euskaltzale

ote zenik eztakit arean... Gero, Loiolaratu ginen biok, 1921'garreneko

Uztailaren 15'nerako edo, batak bestearen berri iakiteke.

Loiola-n asi-berri elkarrekin batera asi ginen... 1924'garren

urtetan «iunior» bezala latin, eladera ta elertiak ikasten ari ginen

euskaldunok, euskaltzale gertatu ginen». Bertan ziran Urkiaga,

Ibiñagabeitia, Iñaki Goenaga, P. Muxika, G. Larrañaga,

Argarate, Sarobe, Martikorena, Korta anaiak, Zubiaga, Gaztelumendi,

ta abar, geroztik ere euskal alorrean benetako lana

egin diguten gazteak alegia. An ziran baita eragille bizkor bezela,

Apalategi, Zugatzaga ta Olabide altak ere.

Gazte auek ba-zuten nun idatzi. Zaltegi'k onela: «Guziak

Bilboko Jesus-en Biotzaren Deia-n idazten genuen eta, ileko

asmoa Agirre-tar Iorka-k, eta Peli Areitio-k Berri-On bateratua

ta orrelako batzuk kenduta, aldizkaria osorik geuk gazteok

idatzi izan genuen amar urtetan-edo. Urldaga-k Basaraz izengoitia

zerabilen nonbait» (Olerkiak Lauaxeta, Bilbao, 1974, 8

orrialde). 1925'an agertzen da Lauaxeta'ren lenengo lana, «Begoñako

Amari» deritzan olerkia; 14 lauko dira ondo biribilduta;

«Basaraz, S. J.» darabil izenpetzean.

Olakoetan oi danez, euskaltzde bazkune bat ere sortu zuten

Loiola'n, gero Oña'n eta Marneffe'n beintzat iraun zuena. Loiola'ko

gazte kementsu auek erabaki eder bat artu zuten; elade-

146

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!