30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Begi ona, ixurkia ta joera zuen, agiri zanez, botika ta sendagai

gauzetara, orixe bait zan bear bada bere barne-lera, ta

idazki-zorro mastrakatua zintzilikatu ta euri ta eguzki, negu ta

udara, oiñez ibiltzeari agur egiñik, Tolosa'ko Muñagorri ta

Oiartzabal ta Olarreaga'ren farmazietan jarri zan langille; 1949-

12-13'an, il zanean ere, azkenengo onen osakitegian zegoen ogipeko.

EUSKAL IDAZLE.—Gaztetan bilakatu zan euskal maitagarrien

adiskide kutun. Eta, jaldña, ez da mirestekoa auen irritsez zekarren

poesi-griña. Idazki-zabaltzen zebillelarik edo, izadiaren

ederra ta idazki-azal barrukoen arnas beroa tarteko, bear bada,

olerkari egin zitzaizun.

Garai artan, or-emenka, urtero ospatzen ziran elertizko norgeiagokak

ere, bizigarri izango zitzaizkion noski poesi-zelaiara

bultz-eragiteko. Dana dala, 1911'an, Segura'ko euskal jaietan,

orduko euskal idazle onentxuen artean, an aurkeztu zan Muxika

ere sariztatu zioten Deabru lana ipuiñarekin. Urrengo urtean

(1912) Donostia'ko Lore-Jokuetan ere berdin, Malko garratzak

sariztatua; eta Tolosa'n, 1913'an, Umeak nigan betoz; eta Donostia'n,

1916'an, Ama orobat; eta 1917'an Gudaldia ta Egiegia

lenengo ta bigarren sarien irabazle; eta orrelaxe berriz

ere, 1918'an, Donostia'ko Lore-Jokuetan Amaiasunaren izunketa

sariztatua. 1926'an, oindio, Irun'go Udalak jarritako Gabon-sariketan

txapeldun agertzen zaigu; baita urte berean,

«Euskal Esnalea»-k Bergara'ko Kristo'ri buruz Jautarkol'ekin

ukondoz ukondo ibilli zitzaigun saria eramatean. Edu orretan

gerora ere: 1930'an Errenderi'n Jauregi'tar Luis'en omenez

egiñiko olerki-sariketara, il aurretxoan igorri zuelako edo, J.

Aitzol zanak aren Euskal Olerkia, euskerearen zori larria abesten

duena noski, «Eusko Olerkiak» (1931, 96 orr.) liburuan

sartu zigun.

«Euskal Esnalea»-n (1911-1931), «Euskal-Erria»-n (1912-

1918) ta «Argia»-n idatzi zuen batez ere, eta itz neurtuz geienetan.

Argitara zuen liburua: Neurtitzak (Donosti, 1915).

187

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!