30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Azparne'n jaio zan 1897-8-10'an. Azparne'n bertan osotu

zituen leen maillako ikasgoak; bigarren maillakoak Beloke'n eta

apaizgorakoak Baiona'ko eliz-ikastetxe nagusian. 1924-7-13'an

artu zuen apalztasuna, ta ondoren bi urtez Erroma'n osatu zizkigun

Teolojian Lizentzi-titulua eskuratzeko ikasketak.

Gero, P. Lafitte'k argitzen gaitunez, «bikario Donibane Lohizunen

bi urte, bikario Baionako Katedralean bertze bi urte,

1930'etik 1937'ra jaun Apezpikuaren segretario, 1933'an ohorezko

kaionje izendatu zuten. Hamar urtez (1937-1947) Azkarateko

erretor, bere osasunagatik. Bertze hamar urte Hazparneko

misionest. 1967'an Hiriburuko apez-xaharren etxerat bildu

behartu zitzaion, bertan heriotzak eraman arte» (Euskera, 1972,

XVII, 286 orr.). Baiona'n itzali zan 1970-7-28'an.

EUSKAL IDAZLE.—Euskaltzaiña 1951'tik. Euskeraz sermolari

bikain, lumaz ere ainbar lan eder egiña. Zazpi urtean —1930-

1937— berak zuzendu ta moldatu zuen «Eskualduna» asterokoa;

baita zazpi urte oietan «Gure Almanaka» jaigi ere. P. Lafitte'k:

«Izkribatzaile bezala, pentsatzen zuen arrazoinekin behar

zirela nasaiki izldritu onak ager-erazi. Onak eta irakur-errexak.

Hots, morala azkar bati zagon, teologia gorenerat bakan

helduz, irakurtzaileari ez kausi beldurrez. Hazparneko eskuara

zerabñkan doi-doia panpinaturik. Erran beharrak hitz gutiz

emaiten zituen, labur eta motz, irakurlea ez zadin gd zirikorda

luzegietan. Bainan hitzak beti xuxen heldu zitzaizkon, indarrez

beterik» (Loc. cit. 287 orr.).

Euskeraz bederatzi liburu ager-erazi zituen, eta frantsesez

bat. Ona:

1) Petain Marechale Frantziaren aintzindaria (Toulouse,

1941). 152 orrialde. Mariskal aundiaren bizitz-orriak.

2) San Josep Jesusen aita ordekoa Mariaren espos laguna

(Baiona, 1942). 186 orrialde.

3) Lurdeko Ama Birjina (Baiona, 1942). 239 orrialde.

4) Fatimako Ama Birjiña (Baiona, 1945). 314 orrialde.

430

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!