30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.—BONIFAZIO ETXEGARAI KORTA (1878-1956)

J. Artetxe'k gisa ontan: «Langille zeatz eta aspergaitza; eta

gogai-txarteltegi zabal baten jabe, Bonifazio idaztitegiko morroi

eragiñena ere azpiratzeko bestekoa bait zan. Larrantz ezin-nastua

zeukan. Matxar, artega, sudur goi-luze, leun, zorrotz, orratz

gaiñean bultz-indarrez ipiñitako izakia zirudian. Surpekoa lengo

erara, adar meeakin, berdintsu adi-erazkortasun berezia zuten

esku batzuen berezko elbide ematen zuen. Eskuak oso lirain

zijoazkion surpekoaren adarretara. Mintzatzaille goxo, oi ez bezela

bizia, asko ere asko itz zegin keiñuz» (Camino y horizonte,

85 orr.).

BIZITZA.—Zumaia'n jaio zan 1878-6-5'an. K. Etxegarai'ren

anai txikia. Biok guztiz langille, xalo ta argiak, norbere burua

maiterazten dutenak. Donostia'ko Institutoan egin zituen gure

Boni'k len-ikaskizunak, geroago Madrid'en, Eskorial'go Augustindarren

Maria Kristina Ikastetxe nagusian, Eskugoa ikasirik.

Gernika'n daukagu andik laister bere anaiarekin, Udaletxeko

epaikari dala. Alere, gorago jo nai zuen eta, 1904'an, nor-geiagoka,

Sevilla'ko Auzi-etxe nagusiko Idazkari kargua irabazi

zuen. Caceres eta Oviedo'n egon zan gero zati batean; baiña,

1910'an, Madrid'eko Goi-Auzi-etxeko idazkari-orde izendatu

zuten, andik gero, gutxik baiño lortzen ez duten Laterri-salakora

aldatua izanik. Bere eriotzararte iraun zigun Idazkaritza

kargu onetan.

Durango'n il zan 1956-12-24'an. Bere gorpuari, ostera, Gernika'n

eman zioten lurra, antxe eorztea gura izan zuen eta. Il

ondoren ere, Aritzari indarra eman nai zion. Onela abestu bait

zuen antziña:

Gernikan dago aritza euskaldun denena,

eta gure biotzen gauzarik maitena;

aritz txit santu onen aundia da omena,

au gordetzeagatik egiñ zagun lana.

171

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!