30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Onek, eta M. Zarate'k ondoren, Aita I. Omaetxebarria'k

eta Villasante'k bere elerti-kondairan egotzia, bir-esaten dute;

au da: bizkortasuna palta zaiola Eguzkitza'ren prosari. Zergatik?

Idazterakoan, bear bada, bai iztegian eta bai joskeran,

bere buruari lege ta bide garbiegiak ezarri zizkiolako. Esanak

esan, Eguzkitza beti duzu idazle jator, garbi, landua. Zein gaiari

zein izkerari gagozkiola, ba-dugu zer ikasirik lemoar jakintsuaren

idatzietan.

(Ikus Euskera, 1953, I, 39-40; S. Onaindia, MEOE, 706 orr., ta

Kardaberatz'i Omenaldia, 123 orr.; I. Omaetxebarria, Euskera, 1959,

314 orr.; L. Mitxelena, HLV, 1960, 153 orr.; L. Villasante, HLV,

1961, 354 orr.; K. Etxenagusia, Euskal Lorategia, 1965, 231 orr.; Gabin

Garriga, Bol. Amer. E. V., 1966, 14 orr.; Mikel Zarate, Bizkai'ko

euskal idazleak, 1970, 163 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 215 orr.;

Jon Bilbao, Bibliografia, III, 95 orr.).

4.—BIKTOR GARITAONANDIA ARIÑO (1876-1929)

Gorputz eta gogo, ona, nolatan ikusten duen Irure'k euskaltzale

bizkor au: «Txikia ta lodi xamarra; arpegia lerden ta

zabala; gcrrizkak matrallak; begiak aundi ta alaiak; irriparrakin

apaindutako ezpanak. Biotza sendo ta egin-zalea; izatez baikorra;

etorkizunei, nola-naikoak izan, irripar eztitsu batekin agur

egiten oitua; biotz-bera ta adiskideentzat adiskide zintzoa ta

esku-zabala; lanean iraunkorra ta porrokatua; euskalzale ospatsu

ta jakituna; apaiz gogotsu ta arduratsua; euskaldun jatorra,

euskaldun utsa».

Zaldibar'en jaio zan 1876-3-6'an. Beronen aita erriko maixua

zan-eta zori ta adiñuntza ederrak izan zizkigun len-ikasketak

errian bertan pcliki asko osotu al izateko. Zeruak abots

ederrez aberastu zuelako, kantua (solfeua) ta abesten ere umetatik

ikasi zuen, lenengo Ermua'n eta Durango'n gero. Gaztetxu

zala, amalka urteko, Orduña'ra joan zitzaigun, Aita Josulagunen

ikastetxera, abeslari ta ikasle antzo: emen ikasi zuen ba-

2.9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!