30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

lako! «Ez zan ez ttipi, ez andi, bai bien arteko». Erbiñudebegiak;

urdin antzekoak. Arpegi alal borobilxka. Sudurpeko

arin bat, txuritzen asia. Sendoa, betea, baño ez gizen eta lodia.

Ibillera jantzia, sotilla. Burutik oñetara era bat txukuna,

garbia. Olakoa zan kanpotik. Barrutik? Esan oi da animaren

antzikurra, espillua dala arpegia. Baxurko'nean bai, beintzat.

Zintzoa, oso zintzoa zan. Leiala, txit leiala. Ona, ezin ta obea.

Apaletan apalena. Goxakal eztia. Gizonetan gizon!» (Olerti,

1962, I-II, 85 orr.).

Bidasoa ibalaren ipar aldeko itxas egalean datzan Ondarribi'n

sortu zan 1890-5-29'an, goizeko amaika ta erdietan, Guadalupe'ko

Amaren ondoan, Jalzkibel mendi altzoko baserri baten.

Bere gurasoak: Jose Joakin, mutrikuarra, ta Josepa Antoni,

Mendaro'koa. Aita argiña zuen arren, semeak etzun eder

aitaren ogibidea ta arotzerako zeukan ixuriari jarraituz, «langintza

orri eutsti zion betirako», Irun'en. Nik, 1954'an, nere

bertso ta olerki-xorta osatzeko lan eske joan nintzakionean, bere

aroztegi egokian aurkitu nuen lan eta lan. Gizon mazala ta

bioztia.

Iru bider ezkondu zan. 1913'an lendabizi, Kontxa Auzmendi'rekin;

iru urte barru alargundu zan, oiñordekorik utzitzeka.

Juana Guderrez Etxebeste irundarrarekin ezkondu zan bigarrenez,

onengandik seme bat eukirik; 1932'n il zitzaion emaztea.

1942-2-11 'an ezkondu zan berriz, bere illoba Josefa Zulaika

Basurko'rekin; etzuten seme-alabarik izan.

1936'an, gerrako zurrunbilloan, «nai zuana eta nal etzuana,

aurretik zebillena bezelaxe atzetik bildurti zebillana ere» sareetan

sarturik, Irun'en zilipurdi batzuk egin ostean, Endaia'ra

jo zuen, eta baserriren baten lan egiteko prest, Urruña'n aurkitu

zuen, «biotz oneko jende» artean, nun bizi ta nun lan egin.

1940'ko udaran, Urruña'ri agur egiñik, berriz itzuli zan Irun'en

zeukan bere etxera, ta lantegira. Eguberri egun batez, ots, 1957-

211

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!