30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

43.—POLIKARPO RAMON BARRENA EZENARRO

(1881-1943)

Zarautz'en jaio zan 1881-1-25'an. Gerra aurretik, eta bitartean,

izlari kementsu, eragille bizia agertu zitzaigun. Iturri emakor

bati legez zetorldon itza ezpain-ertzera, jario ederrean. Eta

euskeraz zuen jario ori.

Gero, 1937'an, erbestera bearra izan zuen, Arjentina'ra joaz.

An ere euskal lanari lotua bizi izanik sei bat urtean. «Laurak

Bat» eta «Euzko Deya»-n idatzi zuen batez ere, an zegoelarik.

Villa Ballester'en, Buenos Aires'ko probintzian il zan 1943-

3-12'an.

(Ikus San Martin, Escritores euskericos, 51 orr.; Auñamendi, Literatura,

III, 249 orr.).

44.—JUAN ZABALETA LEKUONA (1894-1950)

Aita Zabala'k, Zabaleta bertsolari anaiak gorabera mintzatzean,

onela diosku: «1931 urtean, Errenteria'ko Juan Jose Makazaga

jauna zanari, bere inprentan «Bertsolariya» izeneko bertso-errebista

ateratzea bururatu zitzaion. Segituan, Zabaleta

anaiengana jo zuan laguntza billa. Bai auek gogoz lagundu ere.

Lenengo, beren bertso asko ta asko eman zuten errebista ortan

argitaratzeko; bizien artean, etzan besterik izan, berak ainbeste

bertso argitaratu zuanik, Txirrita ta Lexo izan ezik. Urrena,

errebista artako bertso zarrik geienak, edo asko beintzat, bi

anaiak alkarren artean pixkabanaka osatua zuten bertso-paper

pillatik artuak dira. Zoritxarrez, pilla ori 1933 urteko uraldiak

ondatu zuan» (Auspoa, 63-64, 21 orr.).

Errenderi'n jaio zan Juan Zabaleta 1894-2-8'an, Santa Klara

kdean. 1907 urtean, Artikutza'ra aldatu zan sendi osoa, alta

ango minetako guarda zan eta; gerogo, miñak gelditu ziranean,

Olazuita'n, zerra fabrikan izan zuten lana; 1914'an ostera etorri

265

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!