30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Berrogei ta amasei urte zituela, Bermeo'ri agur egin eta

Miren Biotzeko Semeak Agurain (Salvatierra)'n zeukaten aztetxean

sartu zan. Antza danez, A. Arriandiaga elantxobetarrakin,

garal artan Madrid'en zegoen agintaritza nagusiaren idazkari

zanarekin zeukan txera ta maitasunarren artu zuen erabaki ori.

Dana dala, guztia bertan bera laga ta lekalde egin zitzalgun,

zeuzkan gauza guztietatik bere Harmonium aundia ta bere Liburutegiko

batzuk, besterik eraman gabe. 1927-8-15'an egin

zuen bere profesa.

Ondoren Aranda de Duero'n, Kalaorra'n eta Oskabarte

(Santo Domingo de la Calzada)'n ari izan zan aspertu barik

bere eliz-lanbidean: altortu, erakutsi ta Berri Ona zabaltzen.

Ala ere, Errioxa'n, Karaero aldean eman zituen mixio gogor

batzuen ondoren, galxotu zan; eta 1931-1-12'an, atseden apur

bat artu nalrik, Balmaseda'ko ikastetxera baztertu zan, eta ementxe,

bi illabete geroago, 1931-3-3'an il zan santu antzean.

EUSKALTZALE.—Artia erri panpoxean, euskera ere panpoxa

egiten dute bertakoak. Gisa ortan A. Albizuri'k ere. Maite zuen

bere izkera, ta izlaritzari ezezik, idazteari ere ekin zion. Ona

utzi zizkigun liburuxkak:

1) Josu'ren Bijotz Deunari Bederatzi-urruna (Bilbao,

1917). Grijelmo'ren irarkolan. 16 orrialde.

2) Alboniga'ko Ama Deunaren Bederatzi-urrena (Bermeo,

1925). Gaubeka'ren irarkolan. 40 orrialde. Etzion bere izenik

jarri.

Orrelaxe du beste lan pillotxo bat «Euzkadi», «Euskal Esnalea»,

ta olakoetan. Kezka bizia zeukan, ozka, euskerearen biziari

buruz. Nasturik ikusten zituen, an gizaldi onen asieran,

euskaldun geienak, «eta geure euzkera doya —dio— lots beterik,

igeska geugandik. Laster gaur baño maitetasun geyago

ezpadau idorotzen geure artian, ilgo da. Eta autortu biarko dogu

geu-geronek erijotzia emon dautsagula. Auxe bai dala zorigaiztua!»

(RIEV, 1907, I, 624 orr.). Bera sabindarra izanik ere,

begi onez ikusten zuen J. Urkixo'k zuzenduriko RIEV.

123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!