30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOPLA IDAZLE.—Ludiko literatura orokorra begitu ezkeroz,

gaixoti asko dira elertian, idatz-arloan, oso nabarmendu diranak.

Gurean ere ezagutzen ditugu olakoak, eta bat Juan Ezenarro.

Gaztetan asi zan irakurten, euskal neurtitzak irakurten, eta

gero berak asmatuak ondu ta borobiltzen.

Nikolas Altzola'k onela: «Abarketak egiten irabazi eban

eguneroko ogia. Asko irakurtzen zuen, eguneroko lanak beteta

gero. Irakurri ta idatzi batez be euskeraz. 1916-n, 1917-n eta

1918-n olerki pillo bat argitaratu zuan Irungo El Bidasoa astekarian.

Gero be jarraitu zuen idazten, baiña geroago ta gutxiago...

Irungo astekari orretan larogei ta emeretzi lan aurkitu ditut

bereak; sei kendu ezkero, beste larogei ta amairuak denak

dira itz-neurtuz egiñak «T. T.» eta «Txori Txiki» izengoitiakin

ematen zituan, ez bere izenakin. Frantzia ta Arjentina'ko aldizkari

batzutan be agertu dira bere olerki batzuk, batez ere gerra

denporan» (Olerti, 1963, III-IV, 106 orr.).

Aldizkari auetan idatzi zuen batez ere; «Euskal Esnalea»,

«Euskal-Erria», «Hermes», «El Bidasoa», «Gure Herria», ta

abar. «Ez da gauza erreza izango —diosku N. Altzola'k— Ezenarro'ren

lan oscaren berri ematea. Bibliografoek izango dute

lana ortaz». Errez mamitzen zituen bertsoak.

Malte ziruen euskeraren alde egin oi ziran batzar, jal eta

lanak oro. Etzan politikan sartzen. Gurutze latza eraman bear

izan zuela ere, umore ona erakutsi oi zuen aldioro.

(Ikus S. Onaindia, MEOE, 875 orr.; N. Altzola Gerediaga, Olerti,

1963, III-IV, 103 orr., eta Cien Autores vascos, 92 orr.; J. San Martin,

Escritores Euskericos, 69 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 260 orr.;

Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 311 orr.).

23.—JOSE ELZO AZPIAZU (1894-1916)

Eego aurrenik emen J. Artetxe'ren au: «Euskeraren alde

bere bizi guztiko almenak ondatuta Jaunak aldentzen ditu gugandik

zenbait euzkeltzale. Eta berialaxe badirudi aztutzen di-

216

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!