30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kuntza gure gogoaren izpillu, barru-bizia dala ikusirik, bere

asmo ta gurariak euskeraz adierazten alegindu zan; au da: barruan

zeramana itzez eta idatziz, gaur goxo biar latz, besteal

ere erakusten salatu zan, euskaldun enparauak ere asmo ta elburu

berdiñerantz zuzendu nalez.

Urte luzeetan ari izan zan idazten; bizitaldi osoan alegia.

«Jaungoiko-Zale» sortu zutenetik, aldizkingi onen arteztzallletatik

bat izan genduan, bertan lenengo ta gero, 1932'tik aurrera,

«Ekin»-en aspertu barik idatziaz. «Eguzkitza» ta «Lemoatarra»

erabilli zizkigun lanak izenperatzean. «Euskera, RIEV,

«Yakintza», «Euzkadi», «Euzkerea» ta olako eguneroko ta aldizkarietan

agiri dira aren lanak. Idazle eder dugu beti: galak

illunak edo-ta gutxi erabilliak izanda ere, txit argi ta ulerterrez

irtetzen zuten Eguzkitza'ren luma bizkorretik.

Ona, banazean, argitara zitun liburu batzuk:

1) Garbitokiko Arimaen illa (Bilbao, 1915). Grijelmo Alargun

eta Semeen irarkolan. 112 orriade. Sarda y Salvany'k erderaz

idatzi zuenetik euskeraldua. Ederld azaltzen du eliz-gala,

euskera oparoan. Bizkai'ko elizarik geienetan, zemendian, arimen

bederatzi-urrena egiteko erabillia.

2) Andra Maria'ren Loretako Illa (Zornotza, 1919). 290

orrialde. «Jaungoiko-Zale»-ren irarkolan. Idazti eder-ederra, bal

galez, bai izkeraz. Aberaska edo ezti-markatza bezain goxo,

leuna. Argitara zanetik Bizkai'ko eliz-gizonak, aspertu gabe,

eskuetan erabillitakoa: beronek bait dakarzki kristau-onoimen

edo birtuteak apain ere apain adierazi ta azaldurik. Eliz-gizonak

ezeze, erritarrak ere, ainbat lekutan, maiatzeko illean baltik

bat, euren otoitz eta irakurtaldiak egiteko aurrean eakia.

Ementxe urrean —ba-dakit nik—, Boroa auzunean, Kepa Deunaren

elizatxoan, loralllean arratsero ogetaz urteetan batu izan

dira Andra Mariaren omenezko otoitzak ariltzen, eta Eguzkitza'ren

«Loretako IIJa»-ren bitartez osotu izan zituzten arratsotoitz

eta elizkizunok.

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!