30.04.2013 Views

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

Euskal Literatura IV

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

62 lerro dakazki, ta oetatik batzuk elantxobetarrari autsak aterateko;

I. Sarasola'k «garbizaleen artean garbizaleena» dala

diosku, lendik iñarros-aldirik zakarrenak klerikalismuari ar-aziz;

K. Etxenagusia urrats-zur dabilkigu, ta M. Zarate'k Bizkai'ko

Euskal Idazleak'en artean aipatu ere eztu egiten.

AJa ere, idazle aundia dugu Arriandiaga. Bego emen zutik

Orixe'ren iritzia. Onela idatzi zuen 1961'garren urteko garagarrillaren

amairantza: «Gure okerra da geure izkuntzaren

onerako joera ta eskolak albora ez uztea, ezta idazleak klasikuak

izanda ere». Itz berriei buruz: «Gure Mibisus'ek sorturiko

anitz euskal itz dira gaur or dabiltzanak. Euzko Gastediko'ren

batek egin leikegu beiñenen zenbaketa, baita Lenengo Egutegi

Bizkaitarra'ren egilearenak ere. Egiten danetik, zerbait geratzen;

egiten ez danetik, ezer ez. Entzuna dudanez, gure gizaldiak

geienen erabilitako esku-iztegi eta ia gure gizaldiak erabillitako

bakarrak, Aita Arriandiaga'k asmaturiko sei mila itz dauzka».

Eta azkenik: «Gure gaztetxoak geure izkuntzan bakarrik aurkitzen

dituzte okerrak. Europa'rantza ez dute aski muturra luzatu,

an ere leioak atarira begira daudela ikusteko. Errez dagite

oiek utsaren urrengo aurreko belaunaldikuok burutu duguna;

baiña giza-legeak eskatzen du burgoi irakatsi aurretik ikastea,

baita,.. Aita Arriandiaga ere. Eta... Euzko-Gastediak egindakoa

ere bai. Ez noa beronen merituak gogorazten, ezta aldezten

ere. Berak aldetuko du bere burua, berriz eratzen baldin bada.

Iñolaz ere ezin dezakegu ixil-azi euskal arloan ark egin duen

lana, naiz gozo zaigula naiz minkatz».

Niretzat errazoiz betea da Orixe'ren esan au.

K. Etxenagusia, ordea, gisa ontan mintzatzen zaigu: «Aranatar

sutsua dogu A. Arriandiaga: maizuaren asmoak aurrera

eroanik, euskeraren erreformatzaille guztien buru-edo dogu:

gure izkerearen lojikeak lilluratuta, erreforma sakonak egin nai

izan zituan euskal gramatika osoan» (Lorategia, 236 orr.).

Dana dala, uts eta eder, au aitortu bear dugu: Garbizale

ta erreformatzaille oek ezarri diote gure izkuntzari beste idazle

42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!